Atzo Korrika donostiatik pasa zen eta Donostiako Eusko Alkartasunak parte hartu zuen.
Arratsaldeko 19:30etan Ulialde Alkartetxeak eta Donostiako Batzorde Eragileak antolaturiko meriendan egon ginen.
21:13ean EH Bilduk lekukoa eraman zuen, hain zuzen ere Maddalen Iriarte legebiltzarkideak eta Eusko Alkartasunako kide eta donostiako udaleko zinegotzia den Josu Ruizek izan ziren EH Bilduren lekukoa eraman zutenak.
21:15ean Donostiako Eusko Alkartasunaren kilometroa zen eta bertan donostiako kordinadore eta Gipuzkoako Batzar Nagusitako batzarkidea den Jabier Estebanezek (Gorri) lekukoa eraman zuen beste alderdikide batzuekin.
Donostiako Eusko Alkartasunaren kilometroa ikusi ditzakezu 0:37 segundutik aurrera.