Kontxa pasealekuan jarritako pibotak seinaleztatzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, ondorengo IRADOKIZUNA egiten dio Hiri Zerbitzuetako zinegotzi eskuorde Alberto Rodriguezi, Kontxa pasealekuan jarritako pibotak seinaleztatzea dela eta, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzorde orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Orain berriki, hainbat metalezko pibotak jarri dira; pibot horietako batzuk, bidegorrian eta pasealekuan bertan. Dirudienez, kamioiak eta furgoneta astunak sartzea galarazteko ipini dira. Izan ere, zoladura ez dago zama horri eusteko moduan.

Hala ere, ez daude seinaleztatuta. Horregatik, batez ere gauean, ez dira garbi ikusten, eta horrek istripuak eragin ditzake. Izan ere, hor pibotak daudela ez da nabari, txirrindularia ondo-ondoan dagoen arte. Pibotetako batzuk pasealekuan bertan daude, eta, horrenbestez, horiek ere ez dituzte garbi ikusten ibiltariek, batez ere kontuan hartuta inguru horretan kaleko argiak urriak direla.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

«Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, plaka islatzaileak edo antzeko seinaleak jarraraz ditzala bidegorrietan ipinitako pibotetan, gauez garbi ikus daitezen eta handik dabiltzan txirrindulariak istripurik izan ez dezaten.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *