Kontratazio Mahaiaren osaketari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Kontratazio Mahaiaren osaketa dela eta, Zerbitzu Orokorretako Batzorde Orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Kontratazio Mahaia da prozedura ireki, mugatu eta negoziatuetan kontratazio organoei laguntzeko organoa, horien bitartez izapidetutako kontratazio espedienteez ere arduratzen dena. Bere zereginetako bat da, besteak beste, Udalak egiten dituen lehiaketetan lehiatzaileek aurkeztutako proposamenak irekitzea.

Egun, Hiri Handien Legearen indarraldia hasi denez geroztik, Udalbatzari kendu egin zaio kontratuak esleitzeko aukera, eta Hiriko Gobernuak du horretarako eskumena. Kontratazio Mahaian ez da udal taldeen ordezkaririk, Gobernu Taldekoenak izan ezik. Uste dugu ordezkaritza hori gainerako alderdi politikoei ireki beharko litzaiekeela, udal kontratazioan gardentasuna, parte hartzea, publizitatea, lehia librea eta eraginkortasuna bermatze aldera. Izan ere, gure iritzira, esleipen fasean udal talde guztiak izatea funtsezkoa da.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, Udaleko talde politiko guztiak Kontratazio Mahaian izan daitezela, Udalaren prozedura guztiak gainbegiratzearren, erakundearen funtzionamendu egokirako beharrezko gardentasuna babeste aldera.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *