Eusko Alkartasunak, Osoko Bilkuraren Araudi Organikoaren 137. artikulua oinarri, Loiolako Lorategi Hiriko kiroldegia egokitzeari buruzko IRADOKIZUN hau aurkeztu dio Jon Lasa Kirolen zinegotzi delegatuari, Pertsonentzako Zerbitzuen Batzorde Orokorrean aztertu dadin.
JUSTIFIKAZIOA
Saihesbideko paneletatik gertu, Lorategi Hiriaren inguruetan dagoen Loiolako kirol-eremua egoera tamalgarrian egon da denbora batez, obra-hondakinez eta zaborrez betea, eta, oro har, askotariko hondakinak botatzeko erabili izan da. Batzuetan, ferietako salerosleentzako instalazio gisa erabiltzen da, eta horrek pista erabiltzea eragozten du. Loiolan, frontoiaz gain, kirola egiteko dagoen leku bakarra den arren, dagoen egoerarengatik ezin da erabili. Gainera, ez du argiztapenik, eta, beraz, iluntzen duenean, erabilezina da.
Pista horietara heltzeko bideak nahiko egoera txarrean daude, eta ez dira egokiak umeak eta gazteak kirola egitera hara gertura daitezen.
Horregatik guztiagatik, azpian izenpetzen duen zinegotziak IRADOKIZUN hau aurkezten du:
“Gobernu Batzordeari eska dakiola Lorategi Hirian Loiolako kirol-eremuan dauden kirol-pistak egokitu, konpondu, eta eguneratzea, auzokoak kirola egitera hara joan daitezen, eta erabilera egokia izan dezan” .