, Katalogatutako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziari buruzko

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Katalogatutako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde Orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

2003. urtean erabaki zen arkitekto talde bati enkargatzea Katalogatutako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia taxutzeko prestakuntza lanak. Hartara, hurrengo bi urtean, banakatutako hainbat fitxa egin ziren, katalogoan sartzea edo mantentzea proposatutako eraikin edo elementu bakoitzari buruz. Hor zehaztuko zen, besteak beste, zegokien babes araubidea.

Lan hori Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berraztertzeko lanen Segimendu Batzordean eztabaidatu behar zen, baina inoiz ez zen aurrera eraman. Beraz, ez da plan berezi hori egin. Arazoak eta nolabaiteko nahasmena eragiten ari da hori, hiriaren ondarea eratzen duten eraikin eta elementuetan zer, nola eta noiz babesten den erabakitzean.

Modu integralean zehaztutako irizpide bateratuek eratu beharko lituzkete Plan Orokorraren berraztertzea, Katalogatutako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia, eta Udal Eraikinen Plan Zuzendariko Batzordearen erabakiak.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzarrari eskaera hau egitea, hertsatuki: neurri egokiak har ditzala, Katalogatutako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia behin betiko taxutzeko lanak abian jar daitezen, plan horretan jasotako elementuen babesa eta babes maila zehazteko irizpideak ezartze aldera.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *