interpelazioa kanporatze mapari buruz

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Giza Baliabideetako zinegotzi eskuordedun Alicia Gonzalez Alvarezi, kanporatze mapa egitea dela eta, Zerbitzu Orokorretako Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Beti izaten da beharrezkoa, eta oraindik eta gehiago krisia garaian, barne nahiz kanpo azterketa egin eta Udalak, Udalaren erakunde beregainek nahiz Udalak parte duen enpresek beren eginkizunak nola egiten dituzten ikusi eta, hartara, bikoizketak eragotzi eta Udalak dituen giza baliabideen optimizazioa sustatzea.

Era berean, azterketa hori egitea oso inportantea da kanpora ateratako zerbitzuetan lan egiten duten langileen kontratazio baldintzetan langile horien lan eskubideak murriztu ez daitezen begiratzeko ere, nola ordainsariei dagokienean hala laneko arriskuen prebentzioko arauak betetzeari dagokionean.

Informazio hori lortzeko bideetako bat kanpora ateratako zerbitzuen mapa egitea da, zerbitzu bakoitzean diren langileak zehaztuta. Hala berean, lanabes horrek beste alderdi batzuk ere zehaztu ditzake, esate baterako: kontratuaren xedea eta iraupena, kontratatzeko modua, aplikatzen den hitzarmen kolektiboa edota lana non egiten den.

Horra hor zergatik aurkezten dudan INTERPELAZIO hau:

1.- Udalak zergatik ez du kanpora ateratako zerbitzuen maparik egin oraindik, Udalak zeharka ematen dituen zerbitzuen berri izateko, kontratuen xedea, iraupena eta langileen diru nahiz lan baldintzak jakiteko bidea emango lukeen maparik?
2.- Udalak badu asmorik kanpora ateratako zerbitzuen mapa hori eskatu eta, hartara, lehen esan dugun informazioa emateko bidea izan eta gastua handitzea dakarten bikoizketa horiek saihesten ahalegintzeko? Hala bada, zein kasutan?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *