mozioa kanporatze mapa egiteari buruz

(Interpelazioa Ikusi)

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 98. artikulua aintzakotzat hartu eta MOZIO hau aurkezten du, udalbatzan eztabaida dadin; Zerbitzu Orokorren Batzordeak 2010eko urtarrilaren 18an egindako bilkuran, kanporatze mapa egitea dela eta izapidetu zen interpelazioaren ondorio da mozioa.

JUSTIFIKAZIOA:

Beti izaten da beharrezkoa, eta oraindik eta gehiago krisia garaian, barne nahiz kanpo azterketa egin eta Udalak, Udalaren erakunde beregainek nahiz Udalak parte duen enpresek beren eginkizunak nola egiten dituzten ikusi eta, hartara, Udalak dituen giza baliabideen optimizazioa sustatzea.

Era berean, azterketa hori egitea oso inportantea da kanpora ateratako zerbitzuetan lan egiten duten langileen kontratazio baldintzetan langile horien lan eskubideak murriztu ez daitezen begiratzeko ere, nola ordainsariei dagokienean hala laneko arriskuen prebentzioko arauak betetzeari dagokionean.

Informazio hori lortzeko bideetako bat kanpora ateratako zerbitzuen mapa egitea da, zerbitzu bakoitzean diren langileak zehaztuta.

Hala berean, lanabes horrek beste alderdi batzuk ere zehaztu ditzake, esate baterako: kontratuaren xedea eta iraupena, kontratatzeko modua, aplikatzen den hitzarmen kolektiboa edota lana non egiten den. Eta, hartara, informazio zehatza eskainiko luke, Udalak benetan zer kontratazio behar duen ikusteko.

Horrenbestez, bi eratara erabiltzeko moduko tresna izango litzateke. Alde batetik, egiten dituen zerbitzuak berrikusi eta, behar izanez gero, optimizatzeko; eta, bestetik, langileen eskubideak babesteko berme osagarri bat izateko.

Hori guztia aintzat hartuta, Eusko Alkartasuna taldeak MOZIO hau aurkezten du:

“Donostiako Udalbatzak gobernu taldeari eskatzen dio 6 hilabete baino lehen egin dezala kanpora aterako lanen mapa, eta, era berean, eguneratuta eduki dezala mapa, hau da, Udalak zeharka ematen dituen zerbitzuak eta zerbitzu horiek zein enpresak ematen dituzten noiznahi jakiteko moduan, berariaz adierazita enpresa horietan lan egiten duten langileen xedea, iraupena eta baldintza ekonomikoak nahiz laboralak”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *