administrazio-emakidengatik Udalari ordaindutako kanonei

Eusko Alkartasuna udal-taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, udalbatzaren barne-araudiko 135. artikulua oinarri hartuta, administrazio-emakidengatik Udalari ordaindutako kanonei buruzko GALDERA HAUEK aurkeztu dizkio Ogasun Batzordean Ogasuneko zinegotzi-ordezkari eta Tokiko Gobernu Batzordeko kide Susana Corcuera Leundari, AHOZ ERANTZUN DITZAN.

JUSTIFIKAZIOA

Udalak erabaki du zeharkako kudeaketa bidez gestionatzea zenbait zerbitzu publiko. Horretarako, eta dagokion lehiaketa publikoa egin ondoren, zerbitzua emateko ardura hirugarren bati esleitu dio. Lehiaketak arautzen dituzten preskripzio teknikoen baldintza-orriak eta baldintza tekniko-administratiboen baldintza-orriak finkatzen dituzte administrazio-emakida jaso duenak zerbitzua emateko bete behar dituen obligazio eta baldintzak.

Ezarritako betebeharren artean, zerbitzua emateagatik Udalari kanon bat ordaintzea dago.  Hortaz, ordainketa egitea aipatutako administrazio-emakidaren funtsezko elementua da, zalantzarik gabe.

Urteetan zehar, Donostiako Udalak hainbat administrazio-emakida egin ditu, eta fiskalizazio-lanak egite aldera, horri buruzko informazioa eman diezagun eskatzen diogu gobernu-taldeari.

Eta horregatik guztiagatik, agiri hau izenpetzen duen zinegotziak GALDERA hauek aurkezten ditu:

1.- Ogasuneko ordezkariak, eta beraz, gobernu-taldeak izan al du administrazio-emakidak jaso dituztenen aldetik ordainketa-falta, murrizketa edo atzerapenen berririk?  Halakoen berri izan badu, zehaztu hautemandako gertakariak eta horien inguruan hartutako erabakiak.

2.- Ba al dago ordaindu gabeko zorrik administrazio-emakidei dagokienez? Halakorik balego, zein dira zor horien arrazoiak, eta zer neurri hartu dira udal-interesak babesteko eta zorrak kobratzeko?

3.- Zehatzago, ordaindu al ditu Arcco Amara zentroak administrazio-kanonarengatiko azken kuotak? Ordaindu ez baditu, zehaztu zein den ordaindu behar duen zenbatekoa eta hori kobratzeko egin diren gestioak.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *