Zumeta margolariaren “Homenaje al Gernika de Picasso” koadroa non dagoen jakiteko galdera

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri,Pertsonentzako Zerbitzu Batzordean IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio kulturako zinegotzi-ordezkari Ramon Etxezarretari, Zumeta margolariaren “Homenaje al Gernika de Picasso” koadroa non dagoen jakiteko.

ARRAZOIBIDEA

Duela urte batzuez gero, udal-ondareko zenbait artelan desagertu dira udal-bulegoetatik; arrazoiak arrazoi, egun ez daude bulego jproetam, batzuk jatorrizko lekutik aldatu egin direlako eta beste batzuk galdu egin direlako. Zehazki eta galdutako obren artean, Jose Luis Zumeta pintore donostiarraren koadro bat dago. Jakina da Zumetaren obrak askotan saritu direla eta egungo artista preziatua dela.

Hala, aipatu koadroa, “Homenaje al Gernika de Picasso” izenekoa, 1967an saritu zen “Euskal Pinturaren Sari Handia” izeneko lehiaketan. Bada, lehiaketa horretan saritutako obrak San Telmo Museora eraman ohi ziren, han erakusteko. Hala ere, aipatu koadroa ez zen hara iritsi, eta beste udal-bulego batean zintzilikatuta egon zen, bertatik ere desagertu zen arte. Beraz, egun obra horrek galduta jarraitzen du, non dagoen jakiteko gestioek ez baitute beren helburua lortu.

Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen duen zinegotziak, GALDERA hauek egiten ditut:

1. Ba al dakizu zergatik galdu edo desagertu den artelan hori?; Katalogatuta al zegoen?

2. Zer egin du Kultura Sailak aipatu obra non dagoen jakiteko?

3. Ezer egin ez bada, aurreikusten al da zerbait egitea hura aurkitzeko eta jatorrizko lekuan edo beste udal-bulego batean ipintzeko? .

4. Ba al dago protokolorik udal-bulegoetako obrak kentzen direnean jarraitzeko?; Zein da?; Jarraitu al da kasu honetan?; horrela ez bada, azal ezazu zergatik ez den protokolo hori jarraitu.

5. Kultura Sailak ba al daki desagertutako edo galdutako udal-ondarearen beste obra batzuen berri?; horrela bada, zeintzuk dira obra horiek?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *