PROPOSAMENA: LANTALDEA SORTZEA ESTABLEZIMENDU PUBLIKOEN ETA JOLAS JARDUEREN KOKAPENA ARAUTZEKO UDAL ORDENANTZA AZTERTZEKO

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 150. artikulua aintzakotzat hartu eta PROPOSAMEN hau aurkezten du, Establezimendu publikoen eta jolas jardueren kokapena arautzeko udal ordenantza aztertzeko lantaldea sortzea dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde Iraunkorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Ingurumen Departamentuak aldaketa batzuk egitea proposatu du Establezimendu publikoen eta jolas jardueren kokapena arautzeko udal ordenantzan, batzuen eta besteen arteko distantzia arautzen duen ordenantzan; besteak beste, 1. eta 2. taldeetan gutxieneko distantzia bat ez izatea betetako aldeetan, beste baldintza batzuk izatea lokalak handitzeko baimena izateko eta baldintza batzuk jartzea ostalaritza jarduera lagungarriak jartzeko ostalaritzarako erabilera duten eraikin tertziarioetan.  Baina, ikusten dugu gogoeta prozesu handiagoa behar duela aldaketak, sektore interesatuek parte hartzeko prozesu bat ireki behar dela eta derrigor hartu behar luketela parte prozesu horretan profesionalek eta bizilagunek. Alegia, sortu diren beharrei egoki erantzuten saiatuko den ordenantza bat egin eta onartu behar dela.

Profesionalak bere jarduera egiteko, Udalak jarduera hori aurrera eramateko baldintza eta betebehar teknikoak betearazteko eta herritarrak bere bizi kalitatea zaintzeko duten askatasunaren arteko oreka lortzea beti-beti ez da erraza izaten. Horregatik, guk uste dugu nahi eta nahi ez lortu beharreko gauza dela akordio bat izatea zerbaiten parteren bat duten sektoreen arteko akordioa lortzea, eta horretarako bide bat izan daitekeela erabili behar den araudia aztertuko duen lantalde bat sortzea.

Eusko Alkartasuna udal taldeak uste du gogoeta sakona egin behar dela, bai sektoreak duen egoeraren gainean, dituen beharren gainean eta herritarrekiko nahiz Udalarekiko berarekiko harremanen gainean ere. Guk proposatzen dugun lantaldeak gaiarekin zerikusiren bat duten sektore guztien interesak uztartzeko modurik den aztertuko luke. Horrek, beharbada, irizpideak bateratzeko bidea jarriko luke, eta, hartara, ordenantza aldatzea ere proposatu genezake, hala irudituz gero, hemendik gutxira berriz aldatu beharrik ez izateko eta ordenantzak gehiago irauteko.

Horiek horrela direla, hona hemen zinegotzi honek Udalbatzaren Organo Araudiko 150. artikuluaren babesean aurkeztutako PROPOSAMENA:

Lantalde bat eratzea Establezimendu publikoen eta jolas jardueren kokapena arautzeko udal ordenantza begiratu eta aztertzeko. Hauxe litzateke lantaldearen funtzionamendu araubidea:

 Iraupena: 6 hilabete.
 Osaera: talde politiko bakoitzeko ordezkari bat, Ingurumen Zuzendaritzako teknikari bat, Ingurumeneko zinegotzia, Parvisako teknikari bat eta Lege Aholkularitzako ordezkari bat. Lehendakariak aukera izango luke, bere ekimenez edo udal talderen batek eskatuz gero, beharrezkotzat jotzen dituen teknikariak, pertsonak eta taldeak lantaldean parte hartzera gonbidatzeko.
 Lehendakaria: Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordearen burua.
 Bilerak. Bilerak ohikoak edo ohiz kanpokoak izan daitezke. Batzordea eratu eta balio izateko, hartarako behar den quoruma izan beharko da, hau da, legezko kideen hirutatik bat, lehendakariaz eta idazkariaz, edo legez haien ordezko direnez, gainera. Bilera hasi eta bukatu arte guztian eutsi behar zaio quorumari. Bilera ohikoak hilean behin izango dira. Ohiz kanpoetarako deia egiteko, berriz, nahikoa izango da lehendakariari egoki iruditzea edo batzordeko kideen lautatik batek eskatzea.
 Bozketa: Haztatua, talde bakoitzak udalbatzan duen ordezkaritzaren konparazioan.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *