Istiluen eta Erakunde Adierazpenaren aurrean egin dugun komunikatua

Donostiako Hiri-erakundea garen aldetik, berriz diogu joan den abenduaren 15ean argitaratu genuela, lasaitasunerako eta erantzukizunerako dei argi eta garbia eginez. Era berean, elkartasuna adierazi nahi diegu zauritutako pertsona guztiei.

Kezkatuta gaude horrelako istiluak gure hirian gertatzen ari direlako, eta gaitzespen osoa eta arbuiatzea merezi duten jarrerak eta gertaerak dira, kontainerrak erretzeak eta jarduteko modu batzuek berriro errepikatu ezin diren iraganeko garaiak gogorarazten dizkigute.

Era berean, kezkatuta gaude egindako polizia-kargen neurrigabekeriagatik; izan ere, zentzuzko zalantza bat baino gehiago dago, hainbat testigantza entzun eta bideo batzuk ikusi ondoren.

Gainera, uste dugu sektore desberdinetatik eta oso aurkakoetatik zabaldutako mezu batzuek ez dutela batere laguntzen bizikidetza demokratikoan eta hainbat akats  egin direla instituzioen aldetik, hala nola bandera igoera eta jaitsiera egitea, horrek ez du lagundu dagoen tentsioa murrizten.

Krisi honen kudeaketan dauden gabeziak estaltzen lagundu duten  istiluak izan dira.

Donostiako Eusko Alkartasunaren izenean, indarkeriazko adierazpen oro gaitzesten eta arbuiatzen dugu, eta elkarrizketa deitzen dugu gatazkak konpontzeko tresna gisa.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *