Intxaurrondon zinta mekanikoak instalatzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Araudi Organikoko 137. artikuluaren babespean, ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu dio Mugikortasuneko zinegotzi-ordezkari Ernesto Gasco jaunari, Intxaurrondon zinta mekanikoak instalatzeko aukerari buruz, Espazio Publikoaren, Obren eta Zerbitzuen batzorde orokorrean aztertu dezaten.

JUSTIFIKAZIOA

Intxaurrondo Hegoaldean oso aldapa pikoak eta igoera handiak daude, eta sarritan, ez da erraza bertatik ibiltzea. Marrutxipi inguruak eta Mons pasealekuak (auzoa eta Gros auzoa nahiz hirigunea lotzen dituena) dauzkate aldaparik pikoenak batez ere. Bizikletaz dabiltzanei edo umeen aulkia daramatenei nahiz gurpildun aulkia behar dutenei zaila egiten zaie Intxaurrondo auzora joatea arrazoi horrengatik. Autobusa nolabaiteko konponbidea izan daiteke, baina ez du onartzen bizikletarik sartzea eta aulki bi sartzeko lekua baino ez dauka.

EA udal-taldekook beti bultzatu izan dugu hiritik oinez edo bizikletaz ibiltzea, eta gure ustez, mugitzeko modu horiek aukeratzen dituztenek izan ohi dituzten zailtasunak arindu egin behar dira. Zinta garraiatzaile mekanikoak instalatzeak arazo horiek konpondu ditzakeela iruditzen zaigu, txirrindulariek bizikleta eskutan eramanez erabili ahalko bailituzkete, eta umeen aulkiak nahiz gurpildunak ere eraman ahalko bailirateke; horrela, arindu egingo lirateke igoera eta jaitsiera horiek, sarritan, aipatutako auzoetara iristea zailtzen baitute.

Hori dela-eta, sinatzen duen zinegotziak ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu du:

“Gobernu batzordeari eskatu dakiola zinta garraiatzaileen instalazioa bultzatu dezala Marrutxipi inguruan eta kotxe-tokietatik Monseko pasealekuan zehar, bizikletak, umeen aulkiak, gurpildun aulkiak edota mugikortasun-trabak dituzten pertsonak Intxaurrondo auzora errazago joan daitezen”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *