Intxaurrondoko parkeetan hobekuntzak egiteari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Hego Intxaurrondoko parkeetan hobekuntzak egiteari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Hego Intxaurrondo aldean diren parke gehienek hobekuntzak eta konponketak behar dituzte, eta Gobernu Taldeak ez ditu lan horiek aurrera eramaten. Aspaldi honetan, hutsuneak aurkitu ditugu zenbait parketan. Hutsune horiek ez dira zuzendu, eta, batzuetan, arriskua eragiten diete instalazio horiek erabiltzen dituzten haurrei.

Hartara, Siustegiko parkeko jolas instalazioak erdi utzita daude, zorua egoera txarrean dutela. Era berean, Sagastiederreko parkea aski hondatuta dago, jolas instalazioak urte askoan berritu gabe edo mantentze lan egokiak egin gabe. Aspalditik ari gara han diren jolas instalazioetako baten arriskuaz ohartarazten, eta hainbat istripu izan dira hortxe. Gobernu Taldeak hitzeman zuen aldatuko zuela, baina hantxe jarraitzen du. Berebat, ez dira ipini haur jolastokiko esparruan txirrinduak sartzea galarazteko eskatu ziren babesak.

Beste alde batetik, Otxokiko parkean, nahiz eta inauguratzean kirol instalazioak jarri zitzaizkion, orain instalazio haietako bat bera ere ez dago. Beraz, parke hori jadanik ezin da estalpetik kanpoko kirol leku gisa erabili.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea lehenbailehen abiaraz ditzala instalazio horiek hobetu eta aldatzeko lanak, parkeak jolasean eta kirolean aritzeko baldintza egokietan izan daitezen.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *