Intxaurrondoko auzoa lotzeko autobus zerbitzua eskatu du Eusko Alkartasunak

Eusko Alkartasunaren tokiko erakundeak kanpaina bat jarri du abian, autobus zerbiztu berri bat eskatuz, Intxaurrondoko auzoa batzeko eta zerbitzuak auzoko herritar guztiei hurbiltzeko asmoarekin.

Gogoratu nahi dugu Intxaurrondo auzo zabala dela eta irisgarritasun unibertsaleko arazoak dituela hainbat tokitan; pertsona batzuek arazoak dituzte auzoaren barruan mugitzeko, eta, beraz, autobus-zerbitzua martxan jartzeak Intxaurrondotar askoren bizi-kalitatea hobetuko luke.

Jabier Estebanez Eusko Alkartasunaren tokiko koordinatzaileak adierazi duenez, «Ez da aldarrikapen berria, bizilagunek eta auzoko elkarteek ere zerbitzu hori eskatzen ari direla azken urteetan; gai hori ezin da hiriko mugikortasun-eztabaidetatik urrundu, ezta aurrekontuen eztabaidatik ere, horrelako neurriekin hiria hobetzen baita».

Udalaren aurrekontu parte-hartzaileetan partidak proposatzeko aukerarekin irekitzean, proposamen hau beste askoren artean aurkeztea eragin dezake.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *