mozioa onartu berri den Udalaren ekonomia eta finantza planean 2010, 2011 eta 2012 urteei buruz

(Interpelazioa Ikusi)

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 98. artikulua oinarri, ondorengo MOZIOA aurkeztu du, udalbatzan azter dadin, ekainaren 15ean Ogasun Batzordean egindako INTERPELAZIOAren ondorio dena, onartu berri den Udalaren ekonomia eta finantza planean 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietan I.go Kapitulurako aurreikusitako bilakaera dela eta.

JUSTIFIKAZIOA

Aurrekontu egonkortasunari buruzko 18/2001 Legeak jartzen du aurrekontu egonkortasuna izateko helburua betetzen ez duten toki erakundeek ekonomia eta finantza plan bat onartu beharko dutela, oreka berreskuratzeko hiru urte baino lehen.

Legeak dakarren agindu hori formalki betetze aldera, 2010, 2011 eta 2012. urteetarako ekonomia eta finantza plana onartu zuen Donostiako Udalbatzak maiatzaren 29an egin zuen osoko bileran, gobernu taldeari eusten dioten alderdien botoak besterik ez zirela alde.

Plan hori egiteak duen helburua 2012ko ekitaldiko aurrekontuak aurrekontu oreka izatea da, eta, horretarako, derrigorra da plan horretako datuak eta aurreikuspenak bat etortzea, ahalik eta gehien, benetako egoerarekin.

Udalbatzan izan zen eztabaidan ere adierazi genuen duda egiten genuela ekonomia eta finantza plan horretako aurreikuspen batzuk oso-oso zuzenak ote ziren, besteak beste I.go kapituluko (langiletarako gastuetako) aurreikuspenei buruzko aurreikuspenak.

Eta oraindik eta gehiago gobernu taldeak Lanpostuen balorazioa egiteko mahaia, hainbestetan eskatua, abian jarri duela eta 2008ko irailaren 22an EUDELen ordezkarien eta langileen ordezkarien artean “Euskadiko Toki Erakundeetako Langileen Lan Baldintzak Arautzen dituen UDALHITZ 2008-2010 Akordioa” sinatu zutela.

Hala eta guztiz ere, langiletarako gastuetan 2010, 2011 eta 2012rako aurreikusitako bilakaera %2,8, %2,6 eta %2 igotzea da, hurrenez hurren; kontsumorako prezioen indizearen aurreikuspen berbera, alegia.

Hori dela eta egindako interpelazioari, Ogasuneko eskuordedunak erantzun zigun egokia eta nahikoa iruditzen zitzaiola lanpostuen balorazioari aurre egiteko jarritako aurreikuspena (%0,6 igotzea, hain juxtu ere), eta, era berean, haren ustez ondo zeudela 2010, 2011 eta 2012an langile gastutarako egindako aurreikuspenak ere, Udalak ez duela “UDALHITZ 2008-2011” akordioarekin bat egin-eta, eta Gobernu taldeak ez zuela asmorik hizpide dugun ekonomia eta finantza plan horretan aurreikusitako plantila baino gehiago handitzeko plantilarik, ez oro har eta ezta Udaltzaingoarena ere.

Gure taldearentzat, ordea, zuzendu beharra dago aurreikuspen horiek, aurre egingo bazaie.

Hori guztia aintzat hartuta, Eusko Alkartasuna udal taldeak MOZIO hau aurkeztu du:

1.- Donostiako Udalbatzak gobernu taldeari eskatzen dio zuzendu ditzala ekonomia eta finantza planak 2010, 2011 eta 2012rako langile gastuetan dakartzan aurreikuspenak, lanpostuen balorazioak eragingo duen igoera aurreikuspena egokiago hornitzeko.

2.- Donostiako Udalbatzak gobernu taldeari eskatzen dio, hala berean, zuzendu ditzala langile gastutarako aurreikuspenak, orain dela gutxi onartu den ekonomia eta finantzan datozenak, “UDALHITZ 2008-2010” akordioak dakartzan betebeharrak bete ahal izateko hala.

Horretarako, udalaren diru kutxak zer egoera duen kontuan izanik -bizi dugun ekonomia eta finantza krisiaren eraginez—, akordio hori geroago betetzea negoziatuko da sindikatuen alderdiarekin.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *