Interpelazioa hiriko zenbait parketan komun publikoei buruz

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoko 137. artikuluak ezarritakoari jarraiki, hiriko zenbait parketan komun publikoak jartzeari buruzko INTERPELAZIOA aurkezten dio Alberto Rodriguez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziari, Gune Publiko, Obra eta Hiri Zerbitzuetako Batzordean landu dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Adin-tarte ezberdinetako pertsonek erabiltzen dituzte hiriko parke publikoak, bai paseatzeko, eseri eta deskantsatzeko, edota jolasteko, haurren kasuan. Normalean, jende asko ibiltzen da urte-sasoi guztietan, baina eguraldi ona dagoenean are jende gehiago bertaratzen da haietara. Parke gutxi batzuek besterik ez dituzte komun publikoak, nahiz eta parke hauetako erabiltzaileek behin eta berriz eskatu izan dituzten. Beraz, gainerakoetan, gertuen dauden tabernetako komunak erabiltzea beste aukerarik ez da gelditzen.

Egia da leku batzuek besteek baino lehentasun gehiago dutela, zenbait parketan ezinezkoa baita inguruko komunetara joatea, ez baitaude. Baina hiriko zenbait lekutan denbora asko daramate instalazio hauek eskatzen, eta oraindik ez dira jarri. Hori da, hain zuzen, Araba parkearen kasua; gaur egun ez du komun publikorik nahiz eta gurasoek behin eta berriz eskatu izan dituzten eta kexa ugari aurkeztu izan diren. Egia da errepidearen beste aldean mota honetako instalazio batzuk badirela, baina urrun daude. Halaber, Otxoki parkeak inguruan ez du antzeko ekipamendurik, eta bertan ere ez dago komun publikorik. Beste zenbait parketan ere egoera bera da.

Legealdi honetan, baita aurrekoan ere, hiriko hainbat parketan komun publikoak jartzeko eskaera ugari egin ditugu, eta Hiri Mantentze Lanetarako Zinegotzigoak berehala jartzeko konpromisoa hartu izan du.  2008ko uztailean esan ziguten azkeneko aldiz komunak jarriko zirela, baina gaur egun oraindik jarri gabe jarraitzen dute.

Horrenbestez, INTERPELAZIO hau aurkezten du behean izenpetzen duen zinegotziak:

1.- Zergatik ez dira oraindik komun publikoak jarri haurrek eta pertsona helduek gehien erabiltzen dituzten parkeetan, hala nola Araba eta Otxoki parkeetan?

2.- Hiriko mantentze-lanetako zinegotziak noiz pentsatzen du komun publikoak jartzea

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *