Interpelazioa Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioari buruz

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau aurkeztu dio Giza Baliabideetako ordezkari Alicia Gonzalezi, Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioari buruz, Zerbitzu Orokorretako Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Gizarte Zerbitzuen alorrean eskumenak dituzten erakundeen eginkizunak zehazten dituen arau-testuinguru berrira egokitzea helburu duten berrantolaketa eta hobekuntzak egin dira Gizarte Ongizateko departamentuan azken urteotan.

Udaleko gizarte-zerbitzuak, beraz, funtsezkoak dira engranaje osoan, hiritarren arretarako lehenengo maila direlako eta zenbait zerbitzu egiten dituztelako dauden baliabideak bideratuz. Hiritarrekiko gertutasunagatik, horrelako prestazioak behar dituzten pertsonekin egunero dituzten harremanengatik dira garrantzitsuak. Zerbitzu honetan jarduten duten langileek esku hartze publikoan dagokien mailan egon behar dute.

Baina departamentu horretan lan egiten duten pertsonen balioespen profesionala udaleko beste langile batzuek dutena baino txikiagoa ote den eta hala izaten jarraitzen duen irudipena dute Gizarte Ongizateko langileek. Eman dizkiguten datuen arabera, gizarte ongizateko teknikarien soldata-maila udal osoko soldaten batezbestekoaren azpitik dago 2,9 mailatan, eta A taldean, adibidez, 4 mailakoa da aldea, soldata-osagarririk gabe, eta B taldean, ostera, maila eta erdikoa.

Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioa aurtengo otsaila baino lehen abian izateko konpromisoa hartu zuen alkateak, baina balorazio hori abiatzeke dago oraindik, Elorza jaunak berak, abian ez jartzeko aukeraz galdetu zitzaionean, hori “begiesteko prest ez zegoen aukera bat” zela adierazi zuen arren.

Kontua da, baloraziorik ez dagoela, eta  epe gutxi-asko motzean abian jarriko denik ez dirudiela.

Udaleko langile guztien lanpostuen balorazioan, bereizketarik egin gabe, parekotasuna begiestea oso garrantzitsua dela irizten diogunez, hona EA taldeak aurkezten duen

INTERPELAZIOA

1.Donostiako Udalak zergatik ez du abian jarri lanpostuen balorazio-sistema Gizarte Ongizateko departamentuan?

2.Sistema abian jarri behar zenetik igaro den denbora aintzat hartuta, eta udalean soldatei dagokienez bereizketarik izan ez dadin, noiz abiatzea eta noizko amaituta egotea aurreikusten da?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *