interpelazioa Donostiako Hirigintza Ondare Katalogatuaren plan bereziari buruz

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Hirigintzako zinegotzi ordezkari Jorge Letamendia Belzunceri, Donostiako Hirigintza Ondare Katalogatuaren Plan Bereziari buruz, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako Hirigintza Ondare Katalogatuaren Plan Berezia lantzeko prestatze-lanak arkitekto-talde bati enkargatzea erabaki zen 2003an. Hurrengo urteetan, hainbat fitxa landu ziren, katalogoan mantentzea edo sartzea proposatzen ziren eraikuntza edo elementu adierazgarri bakoitzarekin fitxa bat, eta fitxa horretan, deskribapenaz gain, babesteko edo esku hartzeko zegokion erregimen xehatua jasotzen zen.

Gaur egun, eta bost urte pasatu ondoren, Plan hori egin gabe dago, eta ez da, sikiera ere, Udaleko taldeen artean izan beharreko eztabaidarik izan. Horren ondorioz, oraindik ez dira iritzi argiak eta bateratuak finkatu baliozkoak izan daitezkeen eraikin, parke, lorategi edo elementu arkitektonikoei buruzko erabakiak hartzeko. Egoera horrek nolabaiteko nahastea sortzen du eraikin bat nola, noiz eta zergatik babestu eta beste bat ez, eraikinen elementu bereizle batean noiz esku har daitekeen eta noiz ez, edo eraikin baten gainean eraikin-zati berria non eraiki daitekeen eta non ez erabakitzeko orduan.

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu Donostiako Hirigintza Ondare Katalogatuaren Plana behin betiko egitea eraikinetan eta elementu bereizleetan esku hartzeko orduan arazoak sor daitezen saihesteko.

Gai honen inguruan interpelazio bat aurkeztu genuen martxoan, eta hirigintzako zinegotziak hau erantzun zigun: “dokumentuaren zirriborroa hilaren amaierarako aurkeztuko duela adierazi du kontratatu den ekipoak”.

Hiriko eraikinak eta elementu bereizleak babesteko eta haietan esku hartzeko irizpideak planteatzeko orduan gaia oso garrantzitsua dela irizten diogunez, hona EA taldeak aurkezten duen

INTERPELAZIOA

1.Gobernu-taldeak Hirigintza Ondare Katalogatuaren Plan Bereziaren zirriborroa aurkeztu ez izanaren arrazoia/ak zein/zeintzuk da/dira?

2.Zergatik ez zen zirriborroa aurkeztu hirigintzako zinegotziak iragarri zuenean?

3.Katalogoa 2005. urtetik prest dagoela aintzat hartuta, zein da plana egiteko atzerapen horren arrazoia?

4.Zeintzuk dira Hiriko Hirigintza Ondare Katalogatuaren Plan Berezia aurkezteko eta abian jartzeko aurreikusten diren epeak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *