interpelazio Udal Ekintza Plana (2007-2011) dela eta

(Mozioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, ondorengo INTERPELAZIOA egiten dio Auzoak eta Herritarren Partaidetza Saileko zinegotzi eskuorde eta Donostiako Gobernu Batzarreko kide Duñike Agirrezabalagari, Udal Ekintza Plana (2007-2011) dela eta, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzorde iraunkor orokorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Udal Ekintza Plana 2007-2011 legegintzaldi honetako udal ekintzaren lehentasunak biltzen dituen dokumentua da. Legegintzaldia hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro da, dagoeneko. Dokumentu horretan hainbat alderdi jaso dira, hala nola, jarduera garrantzitsuenak eta lehentasunak. Azken finean, lau urte hauetarako udalak zenbait arlotan gauzatu asmo dituen jardueren gidoi antzekoa da, besteak beste, mugikortasun arloan, mugikortasun bertikalean, kirol instalazioetan, obretan, auzoak eta instalazioak egokitu eta berritzean, eta abar.

Proposamenak auzo elkarteen bidez aurkezten dira, izan ere, hala baitago jasota Partaidetza Sailak auzo elkarteekin 2007ko ekainean egindako bilera batean. Hori abiapuntu hartuta, gobernu taldeak gauzatu beharreko proiektuak eta jarduerak lehenetsi behar ditu. Aipatu dugun bileran, gobernu taldeak hilabete batzuetako epean Udal Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartu zuen.

Hala ere, gaur egun, eta legegintzaldia hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro denean, ez da plan horren behin betiko idazketa egin eta gobernuak ez du aurkeztu. Hortaz, herritarrek eta oposizioko taldeek ezinezko dute gobernuaren lehentasunak zein diren eta hainbat departamentutan zein jarduera gauzatu asmo dituen jakitea.

Horregatik guztiagatik, eta idazketa zein fasetan dagoen, Udal Ekintza Plana aurkezteko aurreikusi den epea eta plan hori zergatik ez den aurkeztu jakite aldera, INTERPELAZIO hau aurkezten dut:

1. Zergatik ez da aurkeztu Udal Ekintza Planaren (2007-2011) zirriborroa ere?

2. Idazketa prozesua zein fasetan dago, une honetan?

3. Gobernu taldearen arabera, noiz aurkeztu ahalko da plana eta, horrela, noiz ezagutu ahalko dira Udal honetako gobernu taldeak gauzatu asmo dituen lehentasunak eta jarduerak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *