Inauste lanetarako erabiltzen diren irizpideaei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Gune Publikoetako (Obrak eta Zerbitzuak) Batzordean IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Hiri Mantentzeko zinegotzi Alberto Rodriguezi, Donostian inauste lanetarako erabiltzen diren irizpideak direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako hainbat aldetan, zuhaitzak inausteko lanak ez dira behar bezain maiz egiten, inguruko auzotarren iritzira. Egiaztatu dugunez, hiriko zenbait tokitan, badira zuhaitz handiak, adarrak bi urtean behin edo gutxiagotan inausten zaizkienak. Beraz, zabalera handia hartzen dute. Horrek eragozpen dezente eragiten dizkiete auzotarrei; izan ere, etxebizitzak zomorroz betetzen dira, adarrek leihoak jotzen dituzte, edo ikusgarritasuna kentzen dute.

Hiriko alde batzuetan, inauste lanak urtero egiten dira; beste batzuetan, berriz ez. Eta ez daigu zein diren langintza horretarako erabiltzen diren irizpideak.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1.- Ba al dira irizpide jakin batzuk, hiriko zuhaitzak inausteko lanak planifikatu eta egiteko?

2.- Hirian zenbat enpresak jarduten dute zuhaitzak inausten, Udalak kontrataturik?

3.- Hirian inauste lanak egitean, kontuan hartzen al dira zuhaitzen tamaina eta auzotarrei eragiten dizkieten eragozpenak, ala irizpide estetikoak besterik ez dira?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *