PROPOSAMENA, IGELDON TOKI ERAKUNDE TXIKIA ERATZEARI BURUZKO BATZORDE EZ IRAUNKORRA SORTZEA DELA ETA

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 90. eta 91. artikuluak oinarri, ondorengo PROPOSAMENA aurkezten du, Igeldon toki erakunde txikia eratzea ikertu eta aztertzeko batzorde ez iraunkorra sortzea dela eta, osoko bilkuran azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

1998. urtean Udaleko Idazkaritzak txosten bat egin zuen, hainbat deszentralizazio aukeren inguruan. Txosten horretan, dagoeneko, egin zen Igeldon administrazioko organo osagarria sortzeko gomendioa. Geroago, 2002. urtean, Udalaren eta Igeldoko Herri Kontseiluaren ordezkarien artean lan-talde bat eratu zen, Igeldon eraiki daitekeen toki erakunde txikiaren botereak eta eskumenak aztertzeko. Eta, bilera horien emaitza gisa, erakundea sortzeko zirriborroa egin zen. 2003. urtean, lehenbiziko aldiz, Udalbatzak mozio bat onartu zuen, eta mozio horri jarraikiz, toki erakunde txikia era zedin berriz sustatzea onartu zen, bai eta hori gauzatzeko batzorde berezia eratzea ere. Batzorde hura, baina, ez zen sortu.

Azkenik, 2005. urtean, urte hartako otsailean egin zen osoko bilkura batean, toki erakunde txikia eratzeari berriz ekin ziezaien eskatu zen. Osoko bilkura hartan, udal taldeak hiriari izaera berria emango zioten barrutiak ezartzeko aukera aztertzen ari zirela eta, hori zela medio, ez zela azterlan hura hasi erantzun zuen. Baina, egiazki, ez da barrutirik sortu eta ez dago halakorik sortzeko asmorik ere. Beraz, gure ustez, inoiz baino beharrezkoagoa da orain erakunde hori sortzeari ekitea.

Igeldo auzunean beti izan da lehentasunezko aldarrikapena berezko lege nortasuna izango lukeen toki erakunde hori sortzea. Toki erakundea sortzeko berariazko aurrekontua izango da, eta auzo alkateak eta auzokideen batzordeak osatuko dute. Horrela, Igeldoko eremuetan hirigintza gara dadin ala ez, horretan zein ekipamendu diren lehentasunezkoak edo nola antolatu nahi duten beren nahierara erabakitzeko aukera emango die erakundeak.

Hainbat arrazoi dago erakunde hori era dadin sostengatzeko; hainbat dira, haren kokapena, kontrol plangintza eta zerbitzu publiko jakinak ematea kontuan izanik, erakunde hori era dadin aholkatzen duten arrazoi sozialak, geografikoak eta historikoak. Ezbairik gabe, hori guztia hobeto egiten da hurbiltasunetik, eta inguru horretan bizi diren herritarren zuzeneko administrazioa ahalbidetuko lukeen irudi horretan sartzeko aukerarekin beteko litzateke. Modu oso egokia izan daiteke nortasun bereko jomugak adosten saiatzeko, eta arrazionaltasuna eta eraginkortasuna erakutsi beharko dira hirigintzaren plangintzan eta administrazioko eta zerbitzuen kudeaketan.

Guztiz beharrezkoa da, auzokideen aspaldiko aldarrikapenari erantzun eta Igeldoko toki erakunde txikia eratzeari serios ekitea. Horretarako, udalaren eta Igeldoko Herri Kontseiluaren arteko bileren emaitza izan zen zirriborroa abiapuntu hartu beharko da, eta Igeldoko bizilagunei prozesu honi amaiera ematea ahalbidetuko dien behin betiko irtenbidea lortzeko beharrezko izango den moduan eguneratu beharko da.

Udalbatzaren Organo Araudiko 148. artikuluan xedatuta dago, besteak beste, udal talde batek hala proposatzen badu, Udalbatzaren erabakiz, gai jakin baterako batzorde ez iraunkorrak sortu ahalko direla, aztertzea, proposamenak egitea edo antzeko helburuekin, eta ebazpen-izaerarik gabeak.

Aipatutako artikulua oinarri, ondorengo PROPOSAMENA aurkezten dut, hurrengo osoko bilkuran azter dadin:

 Batzorde ez iraunkor bat eratzea, 2002. urtean egin ziren dokumentu eta zirriborroak abiapuntu hartuta, Igeldoko toki erakunde txikiaren eraketa ikertu eta aztertzeko xedearekin. Honako kide eta ezaugarri hauek izango ditu batzordeak:

Kideak: alkatea, udal talde bakoitzeko kide bat, eta Igeldoko Herri Kontseiluko hiru kide.

Batzorde horretako kide izango dira, halaber, idazkari nagusia edo eskuordetuko duena, ikuskatzailea edo eskuordetuko duena eta Auzoak eta Herritarren Partaidetzako teknikari bat. Kide horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

Iraunaldia: 6 hilabete.

Bileren maiztasuna: bilera bat hamabostean behin.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *