Igeldo herriaren eta bertako hilerriaren artean dagoen espaloia eraikitzeko eta egokitzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Araudi Organikoko 137. artikuluaren babespean, ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu dio Bide Publikoen zinegotzi-ordezkari Ana Rivilla andereari, Igeldo herriaren eta bertako hilerriaren artean dagoen espaloia eraikitzeko eta egokitzeko aukerari buruz, Espazio Publikoaren, Obren eta Zerbitzuen batzorde orokorrean aztertu dezaten.

JUSTIFIKAZIOA

Igeldoko herritarrek sarritan erabiltzen dute herriaren eta herriaren kanpoaldean dagoen hilerriaren arteko errepidea, bai hilerrira bertara joateko bai besterik gabe paseatzeko, eta errepidea oinez ibiltzeko erabiltzen dute batez ere. Hala ere, errepide horrek ez dauka behar bezalako espaloirik ahal den neurrian oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Orain arte espaloiaren tarte batzuk egin dira, baina ez da guztiz egokitu eta ondorioz ezin da normaltasunez erabili. Gainera, errepide horretatik dabiltzan ibilgailuak ertzera hurbiltzen dira, errepidea estu samarra baita, eta oinezkoek ez dute ibilgailuengandik babesteko lekurik izaten.

Hori dela-eta, sinatzen duen zinegotziak ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu du:

“Gobernu batzordeari eskatu dakiola Igeldo herriaren eta bertako hilerriaren arteko errepidea amaitzea eta egokitzea bultzatu dezala, oinezkoei arriskuak saihesteko.”

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *