Hirian hockey zelaia eraikitzeari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Kiroletako zinegotzi eskuorde Jon Lasari, hirian hockey zelaia eraikitzeari buruz bere sailak dituen asmoak direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

2000. urtean izenpetutako erakunde arteko hitzarmenean onartzen zen beharrezkoa zela belar artifizialezko hockey zelaia eraikitzeari ekitea 1999-2003 legegintzaldian. Zelai hori, ordea, ez zen egin. Gero, 2006. urtean, Odon Elorza alkateak hitzeman zuen instalazio hori eraikiko zela; eta, geroagoko bileretan, Kirol Patronatuko zuzendariak instalazioa zehazki non jarriko zen adierazi ere egin zuen.

Era berean, Kiroletako Aholku Batzordeak aintzat hartzen du, Kirol Ekipamenduen Plan Zuzentzailean. Hala ere, Puio-Lanberri aldean jartzekoa zen zelai hori, inolako azalpenik gabe, orain ez da inongo planetan ageri. Baina, gainera, inguru horretarako onartu zen hirigintza antolamendu berrian ageri zen. Gaur egun, badirudi ez dela gobernu talde honen asmoa zelai hori gauzatzeari ekitea. Egin den ekintza bakarra da, Donostiako Atletiko Klubak Bera-Beran dituen instalazioetan dagoen hockey zelaia hobetzeko beste ekarpen bat egin. Zelai hori guztiz da beharrezkoa, baina ez da behin betiko konponbidea.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

Kirol Sailak belarretako hockeyrako zelai berria egin asmo du Puio-Lanberrin?

Hala ez bada, zer irtenbide emango dio kirol horretan diharduten klubek gaur egun duten entrenatzeko eta jokatzeko tokien gabeziari?

Eraikitzeko asmoa baldin badu, noiz hasiko dira obrak, eta zer epe dute gauzatzeko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *