Atzo Parte Zaharreko Alkartetxean Iñigo Larramendik hitzaldi bat eskaini zuen.
iñigo Larramendi Marti Ttipia eta Nabarralde kideak 19:00etan hasi zen «Nafarroa, Euskal Estatua» hitzaldiarekin. Entzuteko irrikitan ziren entzule aurrean, hasieran hitzaldian munduko hainbat lekutan konzientzia historikoari buruz hitz egin zuen, euskal subjektu politiko eta nafarroako erresumaren historian murgiltzeko aukera ere izan genuen eta azkenik egunerokoan konkientzia historikoak (edo haren gabeziak) nola eragiten duen hausnartu zen.
Izan ere, eguneroko eztabaidetan, arlo politikoan nahiz hedabideetan erabiltzen dugun kontzeptu askoren esanahia garapen historiko luze baten eta bere azpiko kontakizun historiko zehatz baten ondorioa da.
Donostiako Batzorde Eragileak hitzaldiak antolatzen jarraituko du eta honen berri izateko jar zaitezkete gurekin harremanetan hurrengo posta elektronikoan:
donostia@euskoalkartasuna.eus