Mozioa Hiri Ondare Katalogatua Babesteko Plan Bereziari buruz

(Interpelazioa Ikusi)

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoko 98. artikuluak ezarritakoari jarraiki, Hiri Ondare Katalogatua Babesteko Plan Bereziari buruzko MOZIO hau aurkezten du, Udalbatzan eztabaida dadin; mozio hau 2008ko urriaren 16an egindako bilkuran Lurraldearen Garapen eta Planifikazioko Batzordean aurkeztutako INTERPELAZIOAREN ondorio da.

JUSTIFIKAZIOA

2003. urtean, adostu zen Hiri Ondare Katalogatua Babesteko Plan Berezia egiteko prestaketa-lanak arkitekto-talde baten esku uztea. Hurrengo urteetan, katalogoan mantentzea edo sartzea proposatutako eraikinen eta elementu bereizgarrien fitxak osatu ziren. Fitxa horietan, deskripzioez gain, haiek babesteko eta haietan esku hartzeko neurriak zehazten ziren.

Bost urte baino gehiago igaro ostean, gaur egun oraindik ez da aipatutako plana gauzatu, ezta udal-taldeen artean eztabaidatu ere.  Ondorioz, oraindik ez dira irizpide argi eta bateratuak adostu eraikin, parke, lorategi, elementu arkitektoniko edo beste zeinahi ondare-elementuren gainean erabakiak hartzeko.

Egoera honek nahasmena sortzen du eraikin bat noiz, nola eta zergatik mantendu behar den eta beste bat ez erabakitzeko unean; baita eraikinetako elementu bereizgarri batean noiz esku har daitekeen edo eraikin bat non altxa daitekeen erabakitzerakoan ere.

Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu hiriko eraikinak eta elementu bereizgarriak mantendu edota haietan esku hartu behar denean jarraitu beharreko irizpideak erabakitzeko garaian. Gainera, plana oraindik ez da aurkeztu, nahiz eta Jorge Letamendiak behin eta berriz hala agindu izan duen

Hori guztia aintzat hartuta, Eusko Alkartasuna udal taldeak MOZIO hau proposatzen du:

MOZIOA

1.- Donostiako Udaleko Udalbatzak gobernu-taldeari eta, zehazki, hirigintza eta etxebizitzako zinegotziari eskatzen dio hilabeteko epean aurkez dezala Hiri Ondare Katalogatua Babesteko Plan Berezia.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *