Hiriko parkeetan kirol jolasen guneak jartzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, hiriko parkeetan kirol jolasen guneak jartzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Orain-berriki, Gipuzkoako herriren batean, kirol jolasen guneak jarri dituzte, adin guztietako pertsonentzat.

Zehazki, urtebetetik 100 urtera bitarte dutenek erabiltzeko egokituta dauden kirol jardunerako instalazioak dira, estalpetik kanpokoak.. Haien helburua da toki berean biltzea gazteak eta zaharrak, jarduera bakoitzerako eremu mugatuak jarrita.

Kirol jolas bakoitzak argibide taula du. Hor esplikatuta dago jolas hori nola erabili eta ibilbidea nola egin, betiere mugimendu leun eta kontrolatuekin.

Oso interesgarri deritzogu hirian sortzen diren parke berrietan, eta lehendik ditugunetan, halako kirol jolasak jartzeari. Dudarik gabe, belaunaldi arteko harremanak aldezten dituzte, eta gure zaharrek sasoia hobetzeko kirola egitea sustatzen.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, hiriko parkeetan 1-100 urte bitartekoentzako kirol jolasak jartzea susta dezan. Hartara, herritarren gorputz ongizatearen alde egingo da, eta gure zaharren artean gorputz jarduera sustatu.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *