INTERPELAZIOA, HIRIKO ONDARE KATALOGATUAREN GAINEKO PLAN BEREZIA EGITEA DELA ETA

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, ondorengo INTERPELAZIOA egiten dio Hirigintzako zinegotzi ordezkari Jorge Letamendiari, Donostia Hiriko Ondare Katalogatuaren gaineko Plan Berezia egitea dela eta, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzorde Iraunkorrean azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

2003. urtean, Donostiako Hiriko Ondare Katalogatuaren gaineko Plan Berezia egiteko prestakuntza lanak gauzatzea arkitekto talde baten esku uztea erabaki zen. Hurrengo urteetan, katalogoan sartu edo mantendu asmo ziren eraikin edo elementu bereizgarrietako bakoitzari zegokion banan-banako zenbait fitxa egin ziren. Fitxa horietan, eraikinen edo elementuen deskribapenaz gain, babeserako edo esku hartzeko erregimen xehatuari dagokion deskribapena ere zehaztu zen.

Orain arte, eta ordutik bost urte igaro direla, oraindik ez da plana bukatu, eta Plan Orokorraren Bulegoan dagokien batzordean eztabaidek jarraitzen dute, nahiz eta, bere garaian, dagoeneko bukatuta izan behar zirela erabaki zen. Ondorioz, oraindik ez da irizpide argi eta bateraturik hartu eraikinen, parkeen, lorategien, elementu arkitektonikoen edo baliozko izan daitezkeen hondakinen gaineko erabakiak hartzeko orduan. Horrek nolabaiteko nahasmendua eragin du, gai hauek erabakitzean: nola, noiz eta zergatik babestu behar diren eraikin batzuk, eta beste eraikin batzuk berriz ez; noiz dagoen elementu bereizgarri baten gainean esku hartzeko aukera; edota jasodura obrak non egin daitezkeen eta non ez erabakitzerakoan. Orain, Udal Eraikinen Plan Zuzentzailea onartzean, zenbait eraikinetan esku hartuko da; baina katalogo hori izan balitz, beharbada, ezingo litzateke eraikin horietan esku-hartzerik egin. Are gehiago: zenbait eraikinetan egingo den esku-hartzearen ondorioz, gero, jatorrizko itxura berreskuratu behar bada, agian ezinezkoa izango da.

Plan Orokorraren berrazterketa eratzen duten irizpideak eta Hiriko Ondare Katalogatuaren gaineko Plan Bereziaren gauzatzea, bai eta Udal Eraikinen Planean hartuko diren erabakiak ere, osorik bateratuta eta zehaztuta izan beharko lirateke. Izan ere, horrela ez bada, agian bi planetako irizpideak bestelakoak izango dira esku-hartzeei dagokienez.

Oso garrantzitsua deritzogu, behingoz, Donostia Hiriko Ondare Katalogatuaren gaineko Plan Berezia behin betiko egiteari, eraikin eta elementu bereizgarrietan esku hartzeko unean arazorik sor ez dadin.

Hiriko eraikin eta elementu bereizgarriak zaindu eta haien gainean esku hartzeko irizpideak proposatzeko orduan gai hau guztiz garrantzitsua dela uste dugunez, Eusko Alkartasuna udal taldeak interpelazio hau egin du:

INTERPELAZIOA

1.- Donostiako Udalak zein arrazoi dela eta ez du aurkeztu behingoz Hiriko Ondare Katalogatuaren gaineko Plan Berezia?

2.- Katalogoa 2005. urteaz geroztik prest dagoela kontuan izanik, zergatik ari da gertatzen atzerapen hau plana egitean?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *