hiriko hainbat parketan komun publikoak jartzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio Hiri Zerbitzuetako zinegotzi ordezkari Alberto Rodriquezi, hiriko hainbat parketan komun publikoak jartzeko aukerari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Hiriko parke publikoak asko erabiltzen ditu adin-tarte ezberdineko jendeak paseatzeko, atseden hatzeko, edo, haurren kasuan, jolasteko. Urte osoan zehar nahiko jende joan ohi da, baina orain, uda garaian, eguraldiak laguntzen badu, jende gehiago izaten da. Hala ere, eta parke horietara joaten direnek behin eta berriz eskatu duten arren, oso gutxik dute inguruko tabernaren batera joan beharrik gabe komun publikoa izateko “zoriona”.

Egia da toki batzuek lehentasun handiagoa dutela beste batzuek baino, handik gertu komunera joateko aukerarik ez dagoelako; baina, hiriko zenbait tokitan aspalditik ari dira horrelako instalazioak eskatzen, eta ez dira sekula jarri. Horietako bat Araba parkea da, non, gaur egun ez baitago komun publiko bakar bat bera ere, gurasoek hainbatetan eskatu eta protesta egin duten arren. Errepidearen beste aldean horrelako instalazio batzuk badaude, bai, baina haraino egin behar den bidea luzea da. Otxoki parkeak ere ez du komun publikorik, handik hurbil tabernarik edo horrelako instalaziorik ez dagoen arren. Eta gauza bera gertatzen da beste parke batzuetan.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Araba eta Otxoki parkeetan, eta horrelako instalaziorik ez duten gainerako parkeetan, komun publikoak jartzea sustatzeko eskaera egitea Gobernu Batzarrari.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *