hirian bizikletak dohainik alokatzeko sistemari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, hirian bizikletak dohainik alokatzeko sistema ezartzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.JUSTIFIKAZIOA

Donostiako hirian bizikletaren erabilera gehitu dela nabarmena da kaleetan.

Beharrezkoa da Donostiako Udalak txirrinduaren erabilera bultzatzeko ekimenak abiarazten jarraitzea, ibilgailu pribatuaren ordez erabil dadin.

Ekimen horietako bat da txirrinduak dohainik alokatzeko sistema publikoa, txirrindua hiriko garraio publiko gisa erabiltzea sustatzearren, eta horrela hiriko ingurumenaren kalitatea hobetzearren, hiri barruko mugikortasuna hobetuta.

Alokatze sistema hori abian jarri dute hainbat udalerritan: Gasteizen, Iruñean, Gijonen, Bartzelonan, Lyonen, Vienan… Eta arrakasta eta harrera handia izan ditu erabiltzaileen artean.

Gaur egun, hainbat sistema dago merkatuan. Hala ere, oinarrizko ideia da bizikleten aparkaleku automatizatuen sarea eratzea. Aparkaleku horietan bizikletak dituzte, jendeak erabil ditzan. Jendeak gune baimenduetako edozeinetan hartu ahal izango du bizikleta; eta, denbora edo ibilbide jakin batez erabili eta gero, zerbitzu horretarako gaituko litzatekeen hiriko beste toki batean utziko du.

Gainera, zerbitzu hori hiriko aparkalekuetan jar daiteke. Horrela, autoz etorri behar dutenek bizikleta eskuratu ahal izango dute, hirian zehar mugitzeko.

Alokatze sistema hori urte osorako izatea aldezten dugu. Horretarako, alokatzeko guneetan markesinak jartzea proposatzen dugu.

Sistema hori ezartzeak garraiobide laster, merke, eraginkor eta garbia eskainiko luke. Hirira auto asko etortzea saihesten du, eta orain arte bizikleta erabiltzea pentsatu ere egin ez zutenak horretara animatzen ditu.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *