Atzo Parte Zaharreko Alkartetxean Donostiako Hiri Batzarra burutu genuen besteak beste donostian aurkeztu diren zuzenketak tratatzeko. Guztira Donostian 74 zuzenketa aurkeztu ziren eta 4 orduz eztabaidatu ondoren hauek izan ziren emaitzak: 37 aho batez onartu ziren, 16 onartu ziren, eta beste 4 25% bozka baino gehiago jaso zuten. 9 zuzenketa ezetza jaso zuten, eta besteak erretiratu edo transakzioan sartu ziren.