Herri galdeketaren balorazioa

“Donostiako EAk subiranisten artean lortutako akordioen
balorazioa egin du eta beste eremu batzuetara hedatzearen
alde egiten du”
Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak eskerrak eman nahi dizkie Donostia
Galdeketa, Gure Esku Dago herri-ekimena eta boluntario moduan lan egin duen
pertsona orori, gizarte demokratiko eta askeago bat lortzeko egindako lanagatik.

Eusko Alkartasunak, atzoko egunaren ostean, hilabeteetan zehar luzatu den lan serioan
oinarritutako eta hedapen zabala izan duen ekitaldi hau antolatzeko donostiarrek duten
gaitasuna erakutsi dela azpimarratu nahi du. Gure antolakuntzaren ustez, garrantzia
berezia dute galdeketa ospatzeko xedez subiranista ezberdinen artean lortu diren
sinergia eta akordioek eta, horregatik, dinamika eta konfiantza horiek beste arloetara
zabaltzearen alde egiten dut, hiritarren mesederako.

Autodeterminazio eskubidea egikaritzea funtsezko eskubidea da eta Euskal Herriak
herri modura burutu behar du egikaritza hori. Horretarako, Eusko Alkartasunako
Batzorde Eragileak lanean jarraituko du, erabakitze-eskubidearen inguruko eztabaida
arlo sozial gehiagotara iritsi dadin, ahalik eta jende gehien eztabaida horretara hurbil
dadin, demokrazia erabiliz.

Donostian botoa eman duten 21.000 pertsonari Euskal Herriko gainerako galdeketetan
parte hartu duen oro gehituz gero, guztira 217.795 pertsonak parte har dutela ikus
dezakegu. Munta handiko kopurua da hori, zalantzarik gabe, gizartetik sortu eta loteslea
ez den dinamika bati buruz ari garenean. Kopuru hori, gainera, haziz joango da, herrigaldeketa
gehiago egin ahala.

Galdeketa hau ibilibide luze batean eman beharreko pausu bat izan da. Eusko
Alkartasunak erabakitzearen alde egiten du, hobeto bizitzeko erabakitearen alde, eta
oinarrizko xede hau erdiesteko lan egiten duen pertsona orori babesa adierazten dio, beti
ere bide demokratikoak bakarrik erabiltzen badira.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *