PROPOSAMENA, BATZORDE EZ IRAUKOR BAT SORTZEA DELA ETA, KOMUNIKAZIO SAREAK BERRIZ OSORIK AZTERTZEKO NAHIZ OZTOPOAK KENTZEKO, HIRI BILBEA BIZIBERRITZEKO ETA BATZEKO PROPOSAMENEN GAINEKO PROIEKTU ALTERNATIBOAK AZTERTZEKO.

EA eta EAJk, Udalbatzaren Organo Araudiko 90., 91. eta 148. artikuluak oinarri, PROPOSAMEN hau egin dute Udalbatzan aztertzeko: Herrera inguruko komunikazio sareak berriz osorik aztertzeko nahiz oztopoak kentzeko, hiri bilbea biziberritzeko eta batzeko proposamenen inguruko proiektu alternatiboak aztertzeko batzorde ez iraunkorra sortzea.

JUSTIFIKAZIOA

Herrerako Barne Erreformako Plan Berezia (BEPB) onartzea erabaki zuen Udalbatzak 2002an, eta gaur egun obrak egiten ari dira. Urteotan zenbait obra egin dira plan horretan jasotako aurreikuspenak arian-arian betetze aldera.

Aurtengo otsailetik hona auzoaren aldetik erantzun garbia izan duten lan batzuk egiten ari dira, besteak beste, gaineko bidearen eraikitze-lanak. Hala, eraikitze-lan horiei eta Herrera inguruan egiten ari diren beste lan batzuei buruzko alternatibak aztertzeko eskaera egin du Herripe auzo-elkarteak behin baino gehiagotan. Auzokoen errebindikazio horietako batzuek emaitzarik izan dute, esate baterako, udalak San Luis plazaren diseinua birplanteatzea.

Aurtengo ekainean, berriz, Herripe auzo-elkarteak beste irtenbide bat aurkeztu zuen aipatu bide horretan zein San Luis plazan egiten ari diren lanen inguruan, eta udaleko taldeek badute haren berri. Irtenbide horretan, bidearen trazadura aldatzeko, oztopoak kentzeko eta hiri bilbea batzeko aukera jasotzen da.

Proiektua Ager Iñarra Arrastua eta Koldo Telleria Andueza arkitektoek sinatzen dute, eta “Herrera inguruko komunikazio sareak berriz osorik aztertzeko nahiz oztopoak kentzeko, hiri bilbea biziberritzeko eta batzeko proposamena” egiten du.

Behean izenpetzen dugunok, lehen aipatutako artikulu horietan oinarrituta, PROPOSAMEN hau aurkezten dugu Udalbatzaren hurrengo bileran eztabaidatzeko.

– Batzorde ez iraunkor bat sortzea, Herrerako komunikazio sareak berriz osorik aztertzeko nahiz oztopoak kentzeko, hiri bilbea biziberritzeko eta batzeko proposamenen gaineko proiektu alternatiboak aztertzeko.

Batzorde horretako kideak hauek lirateke: Alkatea edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina batzordeko lehendakari izango baita, eta udal talde bakoitzeko kide bat.

Idazkari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona ere batzorde horretako kide izango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta batzordeko idazkari gisa jardungo du.

Iraupena: 4 hilabete.

Bileren maiztasuna. Hamabost egunean behin.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *