Herrera pasealekuko 14.eko albokoan autobusak geratzeko toki bat egokitzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Herrera pasealekuko 14.eko albokoan autobusak geratzeko toki bat egokitzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Herrera pasealekuan, Ermita bidearekiko izkinan, gutxi gorabehera 14. zenbaki osagarriaren parean, bada autobus geraleku bat. Iragartzeko tantai bertikala besterik ez du, inolako markesinarik gabe. Gainera, han bertan, badira hiriko eskoletatik datozen haurren autobusentzako hainbat geraleku. Eguraldia txarra denean, hiribusaren zain daudenak eta eskola autobusen zain dauden amak eta haurrak babesik gabe izaten dira han.

Inguruko auzotarrei mesede handia egingo lieke markesina bat jartzeak, haizetik edota euritik babesteko, nork bere autobusari itxaroten dion bitartean. Beharbada, toki egokiagoan jar liteke. Izan ere, gure ustez, autobusaren oraingo geralekuko tantaia dagoen espaloia aski estua da, eta ezinezkoa litzateke espaloi ertzaren eta eraikinen artetik igarotzea, han markesina jarriz gero.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, susta dezala autobus markesina jartzea Herrera pasealekuko ingurunean, 14. zenbaki osagarriaren parean, inguruko auzotarrei zerbitzu egiteko.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *