Guk hemen erabakitzea da irtenbide bakarra gure herritarrei pentsio duinak bermatzeko

Pentsioen etorkizuna eta gaia aztertzeko, mahaingurua egin zuen EH Bilduk, Donostian. Bertan parte hartu zuten Marian Beitialarrangoitia eta Rafa Larreina Kongresurako Gipuzkoako hautagaiek eta Jone Etxeberriak. Horren aurretik, EH Bilduko ordezkariek bilera bat egin zuten pentsiodun asoziazioekin. Mahaingurua abiatu aurretik komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Rafa Larreinak esan zuen Madrilen hartzen diren erabakietatik ez zaigula ezer onik etorriko Euskal Herrira. “Gauzak oso garbi daude. Madrilek inposatzen dizkigunean bere politikak, denak okerrera egiten du: murrizketak eta milaka herritarren bizi baldintzen okertzea dakarkigute”.

Irtenbidea erabakiak Euskal Herrian hartzea dela azpimarratu zuen. “Hori da bide bakarra gure herritarrei pentsio duinak bermatzeko”.

Hurrengo hauteskundeetako joko-eremu garrantzitsua Euskal Herria dela esan zuen Larreinakak. “Abenduaren 20an, benetako partida ez da Madrilen jokatzen: benetako partida hemen jokatzen da, Euskal Herrian. Eta erabaki behar duguna da Madrilen erabakien menpe jarraitzen dugun, edo gure erabakiak hartzen ditugun, izan nahi dugun pentsio sistema barne”.

http://www.ehbildu.eus

rafaehbildu

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *