Groseko Ulialde Alkartetxean Eusko Alkartasunaren «Udalgintza Taldea» ren lehen aurrez aurreko bilera egin zen atzo, alarma-egoera deklaratu zenetik. Aldi horretan, lana telematikoki egin da.
Bileran udal gaiak jorratu ziren, besteak beste:
- DBUS, Jabier Estebanez «Gorri» Eusko Alkartasunako koordinatzaileak adierazi zuenez, «Oraindik ez dira linea guztiak martxan jarri, Covid-19aren aurreko maiztasunak ere ez dira berreskuratu, eta murrizketak egiten ari dira, beste behin garraio publikoaren defentsa gogorra egitea tokatuko zaigu».
- Matigoxotegi: Udalak irtenbide bat aurkitzea espero dugu, eta belarra aldatu ahal izatea, aurrekontuen eztabaidan adostu zen bezala.
- Udal Finantzaketarako Foru Funtsa, gai honekin iritzi artikulu bat zabalduko da.
- Hobekuntzak irisgarritasun unibertsalean.
Parte-hartze prozesuari dagokionez, uztailaren 13an abiatuko den hirugarren fasearen diseinua amaitu da.
Azkenik, Eusko Alkartasunak uztailaren 15ean egingo duen Hiri Batzarrari begira lan egin da.