mozioa Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioari buruz

(Interpelazioa Ikusi)

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 98. artikulua oinarri, mozio hau egiten du, Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioa dela eta, osoko bilkuran azter dadin. Mozio hau, Zerbitzu Orokorretako Batzordean egindako interpelazioaren ondorio da.

JUSTIFIKAZIOA:

Gizarte Zerbitzuen alorrean eskumenak dituzten erakundeen eginkizunak zehazten dituen arau-testuinguru berrira egokitzea helburu duten berrantolaketa eta hobekuntzak egin dira Gizarte Ongizateko departamentuan azken urteotan.

Udaleko gizarte-zerbitzuak, beraz, funtsezkoak dira engranaje osoan, hiritarren arretarako lehenengo maila direlako eta zenbait zerbitzu egiten dituztelako dauden baliabideak bideratuz. Hiritarrekiko gertutasunagatik, horrelako prestazioak behar dituzten pertsonekin egunero dituzten harremanengatik, dira garrantzitsuak. Zerbitzu horretan diharduten duten langileek esku hartze publikoan dagokien mailan egon behar dute.

Baina departamentu horretan lan egiten duten pertsonen balioespen profesionala udaleko beste langile batzuek dutena baino txikiagoa ote den, eta hala izaten jarraitzen duen irudipena dute Gizarte Ongizateko langileek. Eman dizkiguten datuen arabera, gizarte ongizateko teknikarien soldata-maila udal osoko soldaten batezbestekoaren azpitik dago 2,9 mailatan, eta A taldean, adibidez, 4 mailakoa da aldea, soldata-osagarririk gabe, eta B taldean, ostera, bi maila eta erdikoa.

Gizarte Ongizateko lanpostuen balorazioa aurtengo otsaila baino lehen abian izateko konpromisoa hartu zuen alkateak, baina balorazio hori abiatzeke dago oraindik, Elorza jaunak berak, abian ez jartzeko aukeraz galdetu zitzaionean, hori “begiesteko prest ez zegoen aukera bat” zela adierazi zuen arren.

Kontua da, baloraziorik ez dagoela, eta epe gutxi-asko motzean abian jarriko denik ez dirudiela.

Halaber, eta Gizarte Ongizateko teknikari gehienak emakumeak direla aintzat hartuta, generoagatiko zeharkako diskriminazio egoera baten aurrean gaudela deritzogu, Emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna erdiesteko martxoaren 22ko 3/2007 lege organikoak dioenaren arabera. Hona zer dioen:

6.2. artikulua.- Zuzeneko eta zeharkako bereizkeria.
Sexuagatiko zeharkako diskriminaziotzat jotzen da itxuran neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek sexu bateko pertsonak desabantaila-egoeran jartzen dituenean, beste sexukoekin alderatuta; betiere, xedapen, irizpide edo praktika hori, bidezkoa den helburu bat dela medio, objektiboki justifikaturik ez dagoenean, eta helburu hori erdiesteko erabiltzen diren baliabideak egokiak eta beharrezkoak ez direnean.

51. artikulua.- Administrazio publikoek, beren eskumen-eremuan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa aplikatze aldera,
[…] f. neurri eraginkorrak ezarri beharko dituzte sexuarengatiko edozein ordainsari-bereizkeria, zuzenekoa edo zeharkakoa, deuseztatzeko.

Ulertzen zaila egiten zaigu, berez, neurri zehatzak jada hartu ez izana, PSOE-EE, EB eta Aralar taldeko Gobernu Batzarkideek DONOSTIA GOBERNATZEKO AURRERABIDEZKO ITUNEAN aipatzen dutena, aintzat hartuz gero. Honela diote: “Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna mende luzeetan finkaturiko eredu patriarkaletan errotua dago; eredu horiek desagerraraztea ez da hain gauza erraza, gizartean zoritxarrez batzuek horiek defendatzen dituztelako. Beraz Konstituzioan eta legeetan berdintasuna aitortua egon arren, gizartean egoera oso bestelakoa da”.

Beharrezkoa da udaleko langile guztien lanpostuen balorazioari ekitea, baina, era berean, egia da zenbait departamentutako langileak beheragotik abiatzen direla, gainerako langileekin alderatuta, eta hortaz, langile horien egoera parekatu behar da lanpostuen balorazio berria aplikatu aurretik. Alegia, balorazio hori egiten den bitartean, aurretiko neurri batzuk hartu behar dira.

Udaleko langile guztien lanpostuen balorazioan, bereizketarik egin gabe, parekotasuna begiestea oso garrantzitsua dela irizten diogunez, hona EA taldeak aurkezten duen

MOZIOA

1.- Donostiako Udalbatzak hertsiki eskatzen dio gobernu-taldeari udaleko departamentu guztietan lanpostuen balorazio berriari lehenbailehen ekitea.

2.- Donostiako Udalbatzak hertsiki eskatzen du, behar diren baliabideak jar daitezela, berdintasuneko batzordearen nahitaezko oniritziarekin, lanpostuen balorazio berriaren ondorioz emakumeek eta gizonek bete ohi dituzten eginkizunen arteko desberdintasun historikoak deusezta daitezen.

3.Donostiako Udalbatzak hertsiki eskatzen dio dagokion departamentuari, lanpostuen balorazio berria egiten den bitartean, eta Gizarte Ongizateko teknikarien ordainsariak parekatzeko, behin behineko mailak finka ditzala berehala, Donostiako udaleko departamentuetan maila bereko eginkizunak dituzten beste langileen azpitik baitaude teknikari horiek gaur egun; eta, ordainsariak parekatzeko, lanpostuan aritzeko maila akademiko bera eskatu zaien profesionalen ordainsari-mailen batezbestekoa aplikatzea.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *