Geratu etxean

      No hay comentarios en Geratu etxean

Duela egun batzuk, COVID-19k eragindako krisiaren aurrean komunikatua argitaratu genuen, Batzorde Eragile gisa.

Gaur, komunikabideak irakurtzean, albiste honekin egin dugu topo: 900 osasun-langile baino gehiago daudela birusarekin kutsatuak Euskal Autonomia Erkidegoan.

Une honetan, Eusko Alkartasunako Donostiako Batzorde Eragilea osatzen dugunok esker oneko hitzik gabe geratzen gara osasun-langileek egiten dituzten ahalegin guztien aurrean eta profesionalen, babes zibilaren eta boluntarioen sare osoaren aurrean, une hauetan egoera okerrenean dauden kolektiboei laguntzen ari baitzaizkie: osasun-zentroetan, harrera-zentroetan, edo oinarrizko produktuak pertsona ahulenen etxeetara eramatera joanda.

Lehen lerroan zaudeten pertsona guztiei, ESKERRIK ASKO!

Horregatik, uste dugu, halaber, une larri hauetan beharrezkoa dela gizartearengana jotzea, berriz ere alkartasuna eta gure maitasunik zintzoena helarazteko pandemiak jotako pertsona guztiei, zoritxarrez hildakoak uzten ari baitira planeta osoan zehar.

Gure hiria ez da libratzen, eta hainbat hiritar hil dira, eta Osakidetzan argitaratutako azken txostenaren arabera, 200tik gorakoa da birusarekin kutsatutako pertsonen kopurua.

Era berean, gogorarazi nahi dugu arduraz jokatzeko unea dela, pertsona, erakunde edo gizarte-eragile bakoitzak bere esparrutik. Jarduteko modurik onena da osasun agintariengandik zabaltzen ari diren mezuei kasu egitea eta etxean geratzea, horrela birus horrek hedatzen jarrai ez dezan lagunduz. Informazio asko modu errazean aurki daiteke Donostiako Udalaren web-orrian, non argitaratzen baitira ohar garrantzitsuak eta osasun-gomendioak.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *