Donostialdeko Gazte Abertzaleak Donostiako Klasikan, UCI ProTour-eko txrrindulari lehiaketan, egon da urtero egiten duen legez. GAk, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarria egin du, “Txirrindan ere, GURE SELEKZIOA BURU” leloa zeramatzaten pankartak Jaizkibelen jarriz. Gainera, ibilbidean zehar egon da ikurriñekin.
Berriro ere, Gazte Abertzaleak euskal selekzioak ofizialtasuna lortu eta nazioarteko mailan lehiatu ahal izateko pausu guztiak eman daitezela eskatzen du.