ERAKUNDE ADIERAZPEN TRANSAKZIONATUTA, GAZAKO KRISIALDI BELIKO ETA HUMANITARIO LARRIA DELA ETA

EAri esker  Gazako gerrari eta krisi humanitario larriari buruzko Adierazpen Instituzionala onartzen da

Eusko Alkartasunak Adierazpen Instituzional bat aurkeztu ondoren, Udal Talde guztiak, PP izan ezik, akordio transakzional bat lortzen dute.

Abenduaren 27an Israelgo ejertzitoak Gazaren aurkako oldarraldiari ekin zionetik, etengabe aritu da azpiegitura, eraikin eta instalazioak erasotzen, lehenengo fase batean airetik eta itsasotik bai eta, gero, lurraldea inbadituz.

Begi bistakoa denez, Gazaren aurka eta populazio zibil palestinarraren aurka Israelek zuzendu duen operazio kriminalak aterrunerik ez izateaz gain, larriagotu egin da azkenaldi honetan; izan ere, Gobernu hebrearrak nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du eta ez du uzten Gazako populazio zibilari laguntza humanitarioa banatzen ere. Are gehiago, azken egunotan, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak zuzenbide humanitario internazionala urratzea leporatu dio Israeli bonbardaketen ondorioz zauritutako zibilei laguntzeko trabak jarri dituelako, eta armada israeldarrak sorospen taldeak igarotzeko baimenak atzeratu dituela salatu du, eta, hortaz, ez dituela bete gerra garaian indarrean egon ohi diren Genevako Konbentzioaren arauak, esate baterako zaurituei sorospen ematen eta ebakuatzen uztea.

Gazako operazioak bertan behera utziko dituela iragarri du errefuxiatu palestinarrentzako Nazio Batuen Agentziak ezin duelako bere langileen segurtasuna bermatu. Izan ere Israelek ezarritako hiru orduko “ustezko su-eten humanitarioa” indarrean zegoela laguntza-kargamentu bat entregatzeko, Nazio Batuen Erakundearen ikurrekin, Gazako zerrendan bidaiatzen zuten kamioiak tirokatu baitzituzten armada israeldarren tankeek. Auto blindatu bat eta UNRWAren anbulantzia bat tirokatuak eta NBEren bi eskola bonbardatuak izan ondoren eman du jakitera hori guztia.

Gazak bizi duen egoera onartezina da ikuspegi humanitariotik, eta, beraz, urrats bat gehiago emateko ordua da drama honekiko Donostiako gizartearen gaitzespen bateratua adierazte aldera. Erasoak bertan behera utz ditzan eta lurralde palestinarrean sartzeko laguntza humanitariori atea zabal diezaion exijitzeaz gain, Israelgo gobernuak jakin behar du herrialde demokratikoak prest daudela Nazioarteko Komunitate osoari erantzun gogorra eman dezan eskatzeko eta sustatzeko.

Horregatik guztiagatik, behean izenpetzen dugun talde politikook akordio hau aurkezten dugu onarpenerako:

1.- Donostiako Udalak bat elkartasuna adierazi nahi dio herri palestinarrari eta, bereziki, Gazako biztanleei.

2.- Donostiako Udalak gaitzetsi egiten ditu ehunka hil eta milaka zauritu eragin dituzten eta eragiten jarraitzen duten komunitate palestinar osoaren aurkako Gazako Israelen erasoak, eta erantzun gogorra emate dezan eskatzen dio nazioarteko komunitateari. Hamas erakundeak populazio israeldarraren aurka jaurti dituen koheteak ere gaitzesten ditu.

3.- Donostiako Udalak bere egiten du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena, eta, ondorioz, exijitzen du sua berehala etetea, tropa israeldarrak Gazatik erretiratzea eta sorospen humanitarioarentzat bideak irekitzea.

4.- Donostiako Udalak nazioarteko akordioak bete ditzan exijitzen dio Israelgo Gobernuari, eta, hortaz, kolonoentzako kokalekuak eraikitzeari uztea, legez aurka eraikitakoak behera botatzea eta komunitate palestinarra eta israeldarra bereizten dituen harresia eraikitzeari uztea.

5.- Donostiako Udalak Genevako Konbentzioaren printzipio eta arauekiko errespetua exijitzen du eta zaurituei sorospena berehala emateko eta ebakuatzeko bideak jartzeko eskatzen dio Israeli.

6.- Donostiako Udalak Europako Batasunari Israelekin duen elkartze-hitzarmena eten dezan eskatzen dio, eta Europako gainerako gobernuei bertan behera utz ditzatela Israelekin dituzten harreman guztiak populazio palestinarra erasotzeari uzten ez dion bitartean.

7.- Donostiako Udalak herri palestinarraren eta israeldarraren elkarbizitza ahalbidetuko duen bake-prozesua abian jartzearen alde dago.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *