Gaurko Udalbatzaren balorazioa (2020ko uztailak 23)

Gaur egin da ikasturte politiko honetako azken osoko bilkura Donostiako Udalean, eta horren balorazioarekin hasteko,gure poza berriz ere aipatu nahi dugu, 1978an Joseba Barandiaran poliziaren tiroz hil izanari buruzko Erakunde Adierazpena onartzerakoan aho batez lortutako akordioarekin.

Udal talde politiko guztiek berretsi nahi izan dute Donostiako Udalaren gaitzespena. Eusko Alkartasunako Batzorde Eragiletik positibotzat jotzen dugu akordio honetara iritsi izana, biktima guztiei egia, justizia eta erreparazioa emateko egin behar den bidearen barruan. Eta horrelako akordioak lortzen jarraitzea espero dugu. Borondate politikoa dagoenean, akordioak lortzen dira.


Udalbatza honetan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren prezio publikoak onartzeaz gain, oposizioak euskararen erabilera sustatzeari buruz aurkeztutako hainbat puntu onartu dira, non euskararen hiztun komunitateari bizitza euskaraz, normaltasunez, garatzeko aukera eskainiko dion akordioa bultzatuko den, hizkuntza eskubideen berdintasunaren printzipioa oinarri hartuta, edo Santa Klara uharterako sarbidearen kontrolean oinarrituta.


Bestalde, ez dugu ulertzen Udal Gobernuak ez dituela babestu Intxaurrondo auzoko Osasun Zentroko sarbideak hobetzeari buruzko bestelako mozioak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *