Gaur burutu den Udalbatzaren aurrean Eusko Alkartasunak hurrengo balorazioa egiten du

Intxaurrondoko auzoa askotan aipatua izan da gaurko Udalbatzan, alde batetik 2000m2ko supermerkatuari Zubiaurre pasealekuan eraikitzeko baietza eman dio Udalbatzak, dudarik gabe auzoko merkataritzari kalte egingo dion erabakia. Supermekatu hau Stella Marys etxebizitza zegoen lekuan eraikiko da, etxe honen eraisketarekin hiriak bere ondare arkitektonikoaren zati bat galdu du.

Pozgarria izan da ere Intxaurrondoko auzoari dagokionean, Irurak kaleko arkitektura oztopoak egokitzeko eta lurzorua berritzeko zekarren kontrol mozioa aho batez onartua izana, eta Intxaurrondoko mikrobusari buruzko mozioan lehen puntua atzera bota izan arren, “Donostiako Udalbatzak hertsiki eskatzen dio Udal Gobernuari barne-mikrobusaren inguruan egin den proposamen eta aurrelan guztia kontuan hartu eta, Donostiako Tranbia Konpainiarekin batera, linea honen bideragarritasuna azter dezala, Intxaurrondoko auzoaren mugikortasuna hobetze aldera.” testua onartzea positibotzat hartzen dugu. Orain ikusi beharko bere betetze maila.

Azkenik, gure poztasuna helarazi nahi dugu pentsionisten eskaerak ekartzen zuen mozioa aho batez onartua izana eta aho batez ere indarkeria matxistaren aurkako udako kanpainak kontzientziatu eta indarkeria matxista espezifikoak prebenitzeko ekimenak barne har ditzala auzoek antolatzen dituzten jai guztietan, nahiz eta gai honetan uste dugu udaren hasieratik aurrera eraman behar den kanpaina bat dela.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *