Batallon Vasco Españolek (BVE) Maria Jose Bravo del Barrio 16 urteko gaztearen hilketa basatia aldarrikatu zuen.
Maria Jose Bravo Francisco Javier Rueda bikotekidearekin paseatzen ari zen Loiolako kuartelen aurrean, une horretan eraso egin zieten, Francisco Javier buruan jo zuten eta Maria Jose Bravo desagertu egin zen, hurrengo egunean bere gorpua agertuko zen, buruan kolpe bat hartuta hil egin zen. Autopsiak bortxatu egin zutela baieztatu zuen.
Salatu zutenez, gertakariak ez zituzten behar bezala ikertu, eta ez zuten atxiloturik egin, are gutxiago epaiketarik.
Egun honetan berriz ere, Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen dugu biktima guztientzat, tartean Maria Jose Bravo eta Francisco Javier Rueda.