AGERraldi ESKAera alkateari, Intxaurrondo eta Bidebietako garraio publiko bertikala ezartzeko sistemen berri eman dezan

Eusko Alkartasunako bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoko 100. artikuluak ezarritakoari jarraiki, Udalbatzan aldaketa AGERTZEKO ESKABIDEA egiten du, Intxaurrondo eta Bidebietako garraio publiko bertikala ezartzeko sistemen berri eman dezan.

JUSTIFIKAZIOA

2006ko maiatzean onartutako lehenengo Garraio Bertikaleko Plan Bereziak hiriko zenbait gunetara iristeko dauden arazoak aztertzen ditu. Bide batez, arazo horiei irtenbidea emateko aukerak ere aztertzen ditu. Horretarako, zenbait sistema mekaniko jartzea jasotzen da, eta, hartara, hiriko hainbat lekutan dauden desnibelek sortzen duten arazoa konpondu ahal izango da.

Plan horrek espresuki honako hau jasotzen du: “Irisgarritasuna oinarrizko irizpidea da garraio-sistema horiek ezartzeko orduan, izan ere, aldapek gizarte-talde jakin batzuk bereziki zigortzen dituzte: pertsona helduak, elbarriak, haurrak edo gurditxoak bultzatzen doazenak”.

Gaur egun dauden sistemak eta aipatutako planean jasotzen diren esku hartu beharreko guneak aztertu ostean, jarduerak lehentasunaren arabera antolatu dira. Hala ere, lehentasuna eman zaien bi eremutan oraindik orain ez da ezer egin.

Azaldutako guztiagatik, alkatearen agerraldia eskatzen dugu Udalbatzan, publikoki azaldu dezan zergatik oraindik ere diren konpondu Bidebietako irisgarritasun-arazoak eta zergatik ez diren egin Intxaurrondon aurreikusitako hiru jarduerak, Garraio Bertikaleko Plan Berezian lehen eta bigarren mailako lehentasun izendatuak, hurrenez hurren. Horrez gain, jarduera horiek zer epetan egingo diren ere jakinarazteko eskatzen diogu.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *