garraio bertikalari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hauek egin dizkio, mugikortasun eta hiri-segurtasuneko zinegotzi ordezkariari, garraio bertikalaren inguruko Donostiako udalaren planak direla eta, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Hiriko zenbait gunetan planteatzen ziren irisgarritasun-arazoei irtenbidea emateko auzoetan zenbait jarduera gauzatzea barne hartzen zuen garraio bertikalari buruzko plan berezia bat aurkeztu zuen gobernu-taldeak 2006an. Plan hori 2003an egin zen aurretiazko ikerlan baten ondorio zen eta han ikertutakoak bildu zituen planak.

Halere, plan hura argitaratu zenetik, ez dugu haren garapenaren berririk izan; auzo zehatz batzuetako jarduera puntualen inguruko informazioa jaso dugu soilik,  baina hori, jakina, plan horretan jasotako aurreikuspenak betetzetik urrun dago oso.

Gainera, han jasotako jardueretako batzuk aldatu egin dira edo beste modu batera gauzatu dira, hiritarrari zerbitzu hobea emate aldera izango zen noski. Nolanahi ere, aurreikusitako jarduera gehienak ez dira gauzatu.

Are gehiago, San Roke inguruko jarduera zehatz batzuei galdetu zitzaionean, garraio bertikalaren II. planean jasota zeuden obra batzuk zirela erantzun zuen Ernesto Gasco zinegotziak. Baina kontua da partida hori drastikoki murriztu dela Udalak aurten diru-sarrera gutxiago izango dituela eta. Hau da, garraio bertikalaren I. plana burutu gabe, partida murriztuekin abiatzen den bigarren plan batez ari gara jada.

Horra hor zergatik egiten ditudan GALDERA hauek:

1.- 2006an idatzi zenetik, berraztertu da garraio bertikalaren plan berezia?

2.- Baduzue plan hartan jada jasotzen ziren proiektuak egokitzeko asmorik, etekin hobea ateratzeko batzuekin egin duzuen bezala, dakigunez?

3.- Zenbait auzotako igogailuetarako bere garaian enkargatu ziren aurreproiektuak erabiltzeko asmorik baduzue?

4.- Esan diezagukezu zenbatekoa izan den garraio bertikalaren inguruko jardueretarako egin diren proiektu eta aurreproiektuetako bakoitzaren kostu ekonomikoa ?

5.- Esan diezagukezu lehentasuna duten jarduerak zeintzuk diren eta zer hurrenkerarekin?

6.- Esan diezagukezu noiz hasiko diren lehentasunezkotzat hartzen diren proiektuetako lanak?

7.- Esan diezagukezu noiz amaituko diren orain abian dauden lanak eta noiz jarriko diren martxan une honetan amaitu gabe dauden edo oraindik martxan jarri gabe dauden igogailuak?

8.- Esan diezagukezu zeintzuk diren egun lizitazio-fasean dauden proiektuak eta zeintzuk diren lanak hasteko aurreikusten diren datak?

9.- Duela urte bat aipatu zen zenbait proiektu (Azkuenekoa, Nuestra Señora del Coro-koa) lizitazio-fasean zeudela, baina oraindik ez dugu haien berririk; esan diezagukezu, gutxi gorabehera, noiz hasiko diren lanak eta noizko aurreikusten duzuen martxan jartzea?

10.- Esan diezagukezu, zehatz-mehatz, noiz hasiko diren lanak Intxaurrondo bezalako tokietan, non irisgarritasuna eta barne-mugikortasuna kaskarra baitira?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *