galdera Ilunbeko guneari buruz hartu asmo dituen neurriak direla eta

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO BEHARREKO GALDERA hau egiten dio Odon Elorza alkateari, Ilunbeko guneari buruz hartu asmo dituen neurriak direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Hedabideen bidez jakin dugu Ilunbeko guneak ez duela aurkitu, orain arte, bere ustiapenaren arazorako konponbiderik. Inor ez da lehiaketa horretara aurkeztu. Horrenbestez, gunearen etorkizuna kili-kolo dago, eta berriz ere zail dirudi irtenbiderik ematea.

Ez dakigu zergatik inor ez den aurkeztu lehiaketara, eta ea Gobernu Taldeak edo alkateak berak ba ote zekiten edo susmorik ba ote zuten halaxe gerta zitekeela. Eta, nolanahi ere, ez dakigu zer neurri hartu asmo dituzten arazo hori arintzeko.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1. Gobernu Taldeak eta Odon Elorza alkateak bazekiten edo susmorik bazuten lehiaketa hutsik gera zitekeela eta inork ez zuela ustiapenerako lehiaketa horretara aurkezteko asmorik?

2. Alkateak ba al zituen aurreikusita neurriren batzuk, halakorik gertatu izan balitz ere?

3. Gertatutakoak aintzat hartuta, ba al du neurri motaren bat hartzeko asmorik? Zer neurri?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *