galdera hirian San Tomas eguna ospatu zenean aldi baterako laneko enpresa baten bitartez kontratatutako langileen eginkizun zehatzak direla eta

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egin dio Mugikortasuneko eta Herritarren Segurtasuneko eskuorde Ernesto Gasco Gonzalori, gure hirian San Tomas eguna ospatu zenean aldi baterako laneko enpresa baten bitartez kontratatutako langileen eginkizun zehatzak direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako Tranbia Konpainiako Administrazio Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 29an eta martxoaren 17an egindako bileretan, informazioa eskatu genuen, gure hirian San Tomas eguna ospatu zenean aldi baterako laneko enpresa baten bitartez egindako kontratazioen inguruan.

2009ko martxoaren 17ko bileran, Ernesto Gascok esan zigun ez zela informaziorik eman, informazioa lantzen ari zelako.

2009ko martxoaren 27an, gure taldeak hala eskatuta, alkateak azaldu zituen jaiegun hartako gertakari jakin batzuk ahalbidetzeko Donostiako Tranbia Konpainiak eta Donostia Kultura enpresa erakunde publikoak egindako kontratazioak. Azalpenak ematean, alkateak gauzatutako eginkizun jakin batzuei buruzko informazioa ematea saihestu zuen. Arrazoitu zuen, bera, eskatutako informazioa emateko bakarrik zegoela han, eta bestelako informazioa behar bagenu, eskaera egin genezan esan zigun.

2009ko martxoaren 18an prentsan agertutako informazioaren arabera, Udaleko zuzendari juridikoak aipatutako kontratazioei buruzko txosten juridikoa egin zuen, eta kontratazioen jatorria eta ea legezkoak izan ziren aztertu zuen, langile horiek zein eginkizun jakinetarako kontratatu ziren kontuan hartuta.

Horra hor zergatik egiten ditudan IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hauek:

1. Gure hirian San Tomas eguna ospatzeko ekitaldiak zirela eta, zenbat langile kontratatu zen Donostiako Tranbia Konpainiak eskatuta, aldi baterako laneko enpresa baten bitartekaritzaz?

2. Jaiegun hartarako kontratatu ziren langileek zein eginkizun zehatz gauzatu zituzten, bakarka? Non egin zituzten eginkizun horiek? Guztiak toki finko batean zeuden, edo lekualdatu ziren?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *