“Eusko Alkartasunako Udalgintza Taldeak Donostia atseginagoaren aldeko neurri sustatu eta definituko ditu”

Gaurko egunez Eusko Alkartasunako Udalgintza Taldearen bilera izan da Groseko Ulialde Alkartetxean. Hiri atseginago bat marrazteko hartu behar diren neurriei buruz hitz egiteko aukera izan da, eta datorren asterako bilera monografiko bat antolatu du.

Eusko Alkartasunako Donostiako koordinatzaile Jabier Estebanez “Gorri”k adierazpenak egin ditu bilera ostean eta Donostiako Eusko Alkartasunaren Udalgintza Taldea burutzen ari den lana goraipatu du. Koordinatzaileak gogora ekarri duenez “Aurreko legealdian Udal Gobernuak hainbat proiektu iragarri zituen eta gero ez zuen bere hitza bete, azpimarratzekoa da Iztueta kalekoa, orain berriz komunikabideetara jo du Alkateak, baina hemeroteka begiratutakoan konturatzen gara aspaldi exekutatu behar zen obra bat zela” era berean gogoratu nahi izan du “aurreko legealdian hiritarren bizi kalitatean eragina duten ekimenak garatu ez izana kritikatu genuen Eusko Alkartasunako Hiri Erakundearen izenean, adierazitakoari gehitu dezaiokegu, Añorgako boulebarizazioaren bigarren fasearen ejekuzioa, Bretxako anbulategia, Hockey zelaia, Sagueseko urbanizazioa… burutu ez izana”.

San Martin, Easo eta Kontxan ahalbideratuko den aukerari buruz, Donostiako Eusko Alkartasunak argi du, irekitzen den abagunean, arduraz jokatu behar dela, hiriak irabaziko duenez hiritarrekin egin behar diren proiektuak dira eta guztion artean hiri atseginago bat eraikitzeko aukera izan beharko genukela.

Azkenik, Donostiako Batzorde Eragileko koordinatzaileak iragarri duenez, datorren asteko bileran, neurriei buruz prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriko da.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *