Eusko Alkartasunak kezka agertu du eta Udal Gobernuari informazio gehiago eskatu dio

Eusko Alkartasunako Donostiako Batzorde Eragilea kezkatuta agertu da argitara ateratzen ari diren azken albiste eta informazioengatik.

«Badakigu osasun eta ekonomia krisi larrian gaudela, eta kudeaketa zaila dela, baina horrek ez gaitu nahastu behar, eta Udal Talde Politikoek eta inplikatutako eragileek informatuta egon behar dute». Batzorde Eragiletik baieztatzen da.

Osakidetzak egunero argitaratzen dituen txostenen arabera, Donostiak 500 positibo baino gehiago ditu COVID-19an, eta atzo ELA sindikatuak Donostiako egoitza bat eraman zuen auzitara; sindikatuaren datuen arabera, «25 lagun hil dira martxoaren 20tik. Gainera, 38 langile bajan daude positibo eman dutelako, eta beste 28 egoiliar kutsatuta daude. Sintomak dituzten egoiliarrei bakarrik egin zaie testa.» Azken puntu horri gehitu behar zaio atzo EH Bilduk eta Ezker Anitzak (Elkarrekin Donostia) zentroaren egoera salatu zutela. Eneko Goia alkatearen agerraldia eskatu da dagoeneko.

Donostiako Eusko Alkartasunaren izenean ere adierazi dugu «Eusko Alkartasunatik faltan botatzen dugu Udal Gobernua bere kabuz ez ateratzea eta egoitzetan eta adinekoen eta ezinduen zentroetan gertatzen ari dena argitzea» eta Udal Gobernuari eskatu diote:

– Egoitzei, adinekoen eta desgaituen zentroei, tutoretzapeko apartamentuei eta etxebizitza komunitarioei buruzko informazioa helaraztea inplikatutako eragileei eta udal-talde politikoei. Informazio hori Udalaren webgunean gehitzea.
– Lan egin, lanean ari diren pertsona guztiek babes-ekipamendu nahikoekin lan egin ahal izango dutela bermatzeko.
– Kasu positiboekin harremanetan egon diren eta gainerako egoiliarrekin nahastu diren egoiliarrei, testak egiteko eskakizuna egitea.

«Laguntza emateko eta egoera aurrera ateratzeko garaia da, eta Udal Gobernuan hartzen ari diren hainbat ekimen  zoriontzen ditugun bezala, informazio gehiago ere eskatu behar dugu».

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *