Eusko Alkartasunak kezka agertu du eraiki nahi den hiri ereduarekin

Seguruenik datorren ostegunean onartuko dute Maria Inmaculadak eta San Pio X. elizak gaur okupatzen dituzten lursailak ostalaritzarako gune bat, supermerkatu handi bat, lurazpiko 4 solairu dituen aparkalekua eta hotel bihurtzea. Aparkaleku berri horrek, San Bartolomen eraiki nahi den aparkalekuaren antzera, errotazio-plazak handituko ditu eta inguruko kaleetako zirkulazioa nabarmen handituko du.

Norabide horretan proiektuak onartzen edo sustatzen direnean, ondorio zuzenak dituzte, eta etxebizitzarako eskubidea, merkataritza-eredua eta gure hiriko auzoen egunerokotasuna zailtzen dituzte. Grosen kasuan, biztanleria galtzen ari den eta etxebizitzaren garestitasunak goranzko joera argian jarraitzen duen auzoaz ari gara.

Gainera, aparkaleku hori eraikitzeak trafikoa areagotuko du Jose Maria Soroa kalean eta Ategorrieta etorbidean, inguru horretan eman daitezkeen beste jarduketa batzuk hipotekatuko ditu; beraz, proiektu honek ondorio negatibo horiek sortuko ditu.

Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) mugikortasun jasangarriaren eta tokiko eta hurbileko merkataritzaren aldeko mezuak igortzen ditu, eta, gero, hiriko erdigunea aparkalekuz betetzen ditu eta gure auzoetako saltokiei eragiten dieten proiektuak onartzen jarraitzen du.

Argi izan behar da gure hiriaren etorkizuna egunez egun ekintzekin eraikitzen dela, eta Udal Gobernuak benetan herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi badu, eta hiri askoz atseginagoa eraiki nahi badu, hiriak eta Udal Gobernuak berak jarduera batzuk birplanteatu beharko ditu eta jada partaidetza-prozesu batzuk bultzatu, eragile ezberdinekin eta herritarrekin batera guztion artean eraiki behar den Donostia hori bultzatzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *