Eusko Alkartasunak Donostiako Kaian segurtasuna, bainua eta aisiari buruz aurkezten duen iradokizuna

Eusko Alkartasunak Donostiako Kaian segurtasuna, bainua eta aisiari buruz aurkezten duen iradokizuna

Urteak dira Donostiako kaian bainua debekatuta dagoela. Halere, egia ere bada, oraindik ere, ohiko jardun bat dela. 2013ko udatik aurrera eta, batez ere, aurtengoan, Eusko Jaurlaritza oztopo ugari jarri dizkie kaian bainua hartu edo kai-muturrean arrantzatu nahi izan dutenei. Horrela salatu dute kaiko zenbait erabiltzailek eta geuk ere egiaztatu ahal izan dugu. Donostiako Eusko Alkartasunako Batzorde Eragiletik gogorarazi nahi dugu 2013ko irailaren 26an Donostiako Udalbatzak, Bildu Udal Taldearen eskutik, hurrengo proposamenak onartu zituela Erakunde Adierazpen batean:

– Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio neurriak hartu eta, haien bidez, ohiko arrantza jarduerei berriro ekin artean, lehen arrantzarako erabiltzen ziren aldeak herritar guztien zerbitzura jarrita,batez ere, bainatu eta jolasteko erabiltzeko (hura izan delako beti bigarren jarduera nagusia).

– Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Donostiako kaia ez erabiltzeko herritar gehienak alde batera utzita banaka batzuentzat besterik ez diren jarduera pribatuetarako soilik.

– Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari eskatzen dio Portu pasealekuaren hasiera bainurako eta aisialdirako erabiltzeko (lehen eskaileretatik Lonja eraikinaren aurreko eskaileretaraino). Alde hori “kai igerilekutzat” erabiliko litzateke, eta Kaiarriperen ondoko arranpa “zementuzko hondartza” gisara, luzaro egin den moduan.

– Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ekipamendu eta zerbitzu txikiak ezartzeko, jarduera seguruago eta atseginago egiteko: bainu aldeak mugatzeko buiak eta arranparen ondoan iturriak eta dutxak. Baita ez ohartarazteko alde horiek hainbat urtean bainatzeko darabiltenei isunak ezartzearekin ere.

Donostiako Eusko Alkartusanako Batzorde Eragileak ulertzen du, Eusko Jaurlaritzak kaiko erabiltzaile guztien segurtasuna bermatu behar duela; zoritzarrez ohiko arrantza eta arrantzontziak (gaur egun 3 besterik ez dira gelditzen) ez dira epe laburrean itzuliko, horregatik Donostiako Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak hurrengo iradokizuna zabaldu dio Donostiako Alkatetzari:

1- Has dezala kontaktu erronda bat kaiko erabiltzaile guztiekin (Langileak, bizilagunak, itsasontzien jabeekin eta beste erabiltzaileekin).

2- Berriz eskatu dezala Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako zuzendaritzari, kaian gune bat egokitzea aisiarako eta bainua hartu nahi duten herritarrentzat, Kaiarriba arrapala hondartza bat izatearen aukera aztertuz.

3- Eusko Jaurlaritzarekin batera azter dezala langileak kontratatzeko aukera (sorosleak) bainu segurua bermatzeko. Modu berean, hala uste badu, azter dezala itsasontzien trafikoa erregulatu dezaketen langileak kontratatzeko aukera.

4- Eusko Jaurlaritzarekin batera azter dezala bainu aldeak mugatzeko buiak eta arranparen ondoan iturriak eta dutxak jartzea, baita uraren kalitatearen kontrolak egitea ere.

5- Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzarekin jardunbide protokolo bat ezartzea, eta herritarrei informatzea, Portu eta Itsas gaietako eskumena diren azpiegituretan pertsonen bizitza edo segurtasuna arriskuan jartzen duten jarduerak saihesteko edo txikiagotzeko.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *